UEU eta EHUko udako euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak

2021eko udan UEUk eta EHUk euskaraz antolatzen dituzten ikastaroetan ikasteko dirulaguntzak

Dirulaguntza eskatzeko interesa duenak honako hauek izan behar ditu kontuan:

  •   Dirulaguntza eskatzeko epea: 2021eko irailaren 15a
  •   Tokia: Udal honetako Harrera Bulegoan, San Migel plaza 1, 20271 Irura, edo elektronikoki www.irura.eus helbidean.
  •   Aurkeztu behar diren agiriak:
    • Eskabide-orria behar bezala beteta (ikus beheko informazio erlazionatua).
    • Eskatzailearen NAN, AIZ edota indarrean dagoen nortasun agiria.
    • Ikastaroan ordaindutako matrikularen egiaztagiria.
    • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen bankuko agiria.
    • Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatuko duen agiria. Interesatuak eskaera-orriaren bidez ere eman diezaioke baimena Udalari informazio hau GFAri eskatzeko.
    • Dagokion Unibertsitateak emandako ziurtagiria, interesatuak ikastaroa egin duela egiaztatuko duena.

Informazio erlazionatua

 Ordenantza
 Eskabide-orria