Web edukia bistaratu
Udal lokalak erreserbatzeko egutegia
Eskolako eta kulturuneko ekitaldi aretoak erreserbatu litezke.
- Eskolako ekitaldi aretoa, San Migel plazako Herri Eskola Aforoa: 50* (Aforo gehiago behar baduzue, kontsultatu Udalarekin)
- Kulturgunea: Peio Arreseigor kalea 1 (Ikasturtean zehar asteburuak libre. Uztaila eta abuztua libre)
* (COVID-19 dela eta aforoa %50)
Baldintzak
Eskatzailea adinez nagusia izan behar du. Entitate baten izenean eskatzen badu, entitatearen izena jarri beharko du.
- Giltza: Harrera bulegoan jasoko da eta bertan utzi beharko da.
- Erabilgarri: Astelehenetik larunbatera.
- Ordutegia: 09:00 - 22:00.
Erabiltzailea derrigortuta dago honako baldintza hauek betetzera:
- Lokala baimendutako jarduerarako eta eskatutako egunerako bakarrik izango da.
- Giltzaren zaintza erabiltzailearen ardura izango da eta ez du beste inork erabiliko.
- Lokala era egokian erabiliko da eta txukun utziko da. Argiak itzalita eta ateak itxita utziko dira.
- Udal baliabideetan eragin daitezkeen kalteen arduradun izango da erabiltzailea.
- Udalak ez du bere gain hartuko, jarduera egiten den bitartean, erabiltzaileak izan ditzakeen kalteen erantzukizunik.
- COVID 19k ezarritako edukiera- eta segurtasun-neurriak beteko dira.
Hitzorduen egutegia
DLYFormulario