Udal eraikinen erabilera
Udal eraikinen erabilera
Hiru udal-eraikinen inguruan elkarrekin erabakitzera goaz! Bazatoz?
Aurkezpena
Irurako Udalak herritarren behar eta eskaerei erantzunez, azken urteotan eraikin zaharrak eta berriak eskuratu eta atontzen joan da, bertan udal-zerbitzu publikoak kokatzeko.
Orain berriz, udalaren jabetzakoak diren hiru eraikin edo espazioren gaineko erabilera eta egokitzapena aztertzea dagokio Irurako Udalari, eta hain zuzen, lanketa hau herritarrekin batera egitea nahi du.
Aipatzekoa da ere, udalaren jabetzakoak diren hiru eraikin edo espazio hauen erabilera eta egokitzapen-obrek, elkar baldintzatzen dutela, batik bat udal aurrekontuari begira.
Hortaz, erronka honi heltzeko, Irurako Udalak herritarren beharrak eta iritziak jaso nahi ditu, eta horiek kontuan hartuta, erabaki.
Prozesuaren helburuak
- Irurako herritarren espazio beharrak ezagutzea.
- Hiru udal-eraikinen erabilera posibleak identifikatu, adostu eta lehenestea. Zer hiru udal-eraikini buruz ari gara?
Haurreskolako lehen solairua
- Azalera: 91 m2
- Zerbitzuak: hutsa dago.
- Irisgarritasuna: ez.
- Igogailuarentzako zuloa egina dago
Udaletxea
- Azalera: 360,73 m2
- Zerbitzuak: udal zerbitzuak, bilera-aretoak, komunak, …
- Irisgarritasuna: ez.
Zaharretxeko beheko solairua
- Azalera: 183,45 m2
- Zerbitzuak: hutsa dago
- Irisgarritasuna: bai. Bi sarrera ditu
- Hiru udal-eraikinetarako beharrezko egokitzapenak lantzea, kontuan hartuta udaletxeko irisgarritasun baldintzak betetzeko egokitzapenek lehentasuna izango dutela.
Fase 1: Prozesuaren oinarriak adostu
Jarraipen Batzordea: Prozesua berme guztiekin egiten ari denaren jarraipena egitea du funtzio. Udalaren 2 ordezkari eta 2 herritarrek osatzen dute.
Haurreskolaren planoak
Zaharretxeko beheko solairuaren planoa
Udaletxearen planoak
Fase 2. Informazio fasea
Bisita gidatua • Urriaren 2an
Hiru udal-eraikinak bisitatzeko aukera, 10 pertsonako txandatan.
3n Fasea. Gogoeta
3n Fasea
Gogoeta-saioa 1
Azaroak 2, astelehena, 17:00 – 19:00.
Espazio beharrak partekatuko ditugu. Animatu eta eman izena!
Izena emateko azkeneko eguna, urriak 30
4n Fasea. Izulera-Saioa
4n Fasea. Izulera-Saioa
Azaroak 30, astelehena, 17:00 – 19:00.
Prozesuaren emaitzen berri emango da. Animatu eta eman izena!
Izena emateko azkeneko eguna, azaroak 27