Web edukia bistaratu

Uda Aisialdia 2020

Irurako Udaleko gazteria sailetik, azken egunetan jaso ditugun gomendioen arabera eta osasun egoerak hobera egin duela ikusirik, 2020eko udaran 4 astez haur eta nerabeei beraien aisialdia bermatu nahian “UDA AISIALDIA” zerbitzua eskainiko dugu.

Aurkezpena

Irurako Udaleko gazteria sailetik, azken egunetan jaso ditugun gomendioen arabera eta osasun egoerak hobera egin duela ikusirik, 2020eko udaran 4 astez haur eta nerabeei beraien aisialdia bermatu nahian “UDA AISIALDIA” zerbitzua eskainiko dugu. Jakinarazi, beti ere, zerbitzu hau osasun baldintzen araberakoa izango dela, egoerak okerrera eginez gero, zerbitzua bertan behera geldituko litzateke.

Dokumentua deskargatu

Kartela [pdf]

Haurrak 2009-17

2009tik 2017ra bitarte jaiotako haurrei, ekainaren 29tik uztailaren 24ra eskainiko zaie zerbitzua, astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara. Izen-emate epea ekainaren 12tik 15era bitarte zabalduko da. Matrikulazio orria kultura bulegoan edo www.irura.eus web orrialdean izango duzue eskuragarri. Bete ostean kultura bulegoan utzi beharko duzue (“GOIZA PASA 2020” zerbitzurako izen eman zutenek, ez dute izen-emate berria egin beharrik eta ekainaren 12tik 15era astez aldatzeko edota aurrez aukeratutako asteak bertan behera uzteko aukera izango dute, baina NAHITAEZKOA da aurrez egindako matrikulazioaren baieztapena edo ezeztapena jakinaraztea 688.82.72.06 mugikorrera WhatsApp mezua bidaliz ekainaren 15erako).

Segurtasun neurriak lehenetsi nahian, haur kopuruaren eta ditugun espazio baliabideen arabera, zerbitzuaren baldintzak alda daitezke; adin bereko haurren taldea bitan banatu (zozketa bidez eta parekidetasuna bermatuz), adin desberdinetako haurren nahasketa edo zerbitzu egunen murrizketa. Azken honi dagokionez, ditugun espazio itxien baliabide mugatuen ondorioz, gerta liteke talde bakoitzak astelehenetik ostiralera bitarteko zerbitzua jaso beharrean, astean egun zehatz batzuetan soilik jasotzea.

Bestalde, Covid-19 birusarengandik babesteko, hainbat neurri hartuko ditugu:

  • Parte-hartzaileek eta haien legezko tutoreek COVID-19ren aurrean duten egoera partikularraren ardura hartu beharko dute; hala, baten batek COVID-19rekin lotutako sintomatologia badu edo kutsatutako norbaitekin harremana izan badu, ez da joango eta bere jardueraren arduradunarekin harremanetan jarriko da egoeraz jakinarazteko (koordinatzailearekin edo hezitzailearekin).
  • 10 haurreko taldeak gehienez eta espazio aldetik, erabiliko den gelaren tamainak ahalbidetuko balu, taldearen kopurua handitzea posible izango litzateke. Edonola ere, inoiz ez dira gaindituko 15eko taldeak, begiraleak barne.
  • Sarrera-irteera garaian, talde bakoitzak bere topalekua izango du. Topaleku hau, beti kalean eta leku berean izango da. (goizean zehar espazio irekiak lehenetsiko dira).
  • Sarrera orduan segurtasun protokolo bat gauzatuko da; haur guztiei tenperatura hartu (37ºC-tik gorako egoeretan haurrak ezingo du zerbitzuan geratu), osasun galdetegia egin, maskarak ekarri dituztela ziurtatu eta eskuak garbitu. Azken hau, zerbitzuko orduetan zehar etengabe errepikatuko den neurria izango da.
  • 2m distantzia mantentzea ezinezkoa denean maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da (6 urtetik beherakoentzat ez da derrigorrezkoa baina, bai komenigarria).
  • Partaide bakoitzak bere maskara ekarri beharko du.
  • Haur bat ez bada zerbitzura etortzen, hezitzaileak ez etortzearen zergatia jakin behar du.
  • Zerbitzua aurrera eramateko ezarritako neurriak betetzen ez badira, parte-hartzaileari eta bere guraso/legezko tutoreari zerbitzutik kanpo dagoela jakinaraziko zaie.
  • Jan-edatekoa bakoitzak berea eramango du.

* Arau hauek eta gehiago protokoloaren dokumentuan aurkituko dituzue.

Zerbitzuan parte-hartu ahal izateko, parte-hartzeko baldintzak onartzeko agiria, informatzeko betebeharra eta baimen informatua, onartzeko dokumentua bete eta sinatu beharko da.

Izena emateko epea:: Ekainaren 12tik 15era (biak barne). Matrikulazio orria www.irura.eus orrialdean eta kultura bulegoan eskuragarri. Bete ostean, kultura bulegoan utzi beharko duzue.
Kultura bulegoko ordutegia: 08:00-14:00 eta 16:00-19:00
(“GOIZA PASA 2020” zerbitzurako izen eman zutenek, ez dute izen-emate berria egin beharrik eta ekainaren 12tik 15era astez aldatzeko edota aurrez aukeratutako asteak bertan behera uzteko aukera izango dute, baina NAHITAEZKOA da aurrez egindako matrikulazioaren baieztapena edo ezeztapena jakinaraztea mugikorrera WhatsApp mezua bidaliz ekainaren 15erako).
Txanda/k: bakoitzak komeni zaion astean/asteetan izen eman dezake: 1) EKAINAREN 29TIK UZTAILAREN 3RA.
2) UZTAILAREN 6TIK 10RA.
3) UZTAILAREN 13TIK 17RA.
4) UZTAILAREN 20TIK 24RA.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (haur kopuruaren arabera).
Goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Zaintza zerbitzua eta irteerak EZ dira egongo.
Parte hartzaileak: 2009-2017 urteen artean jaiotakoak(biak barne).
Prezioak: Aste 1: Iruran erroldatuta daudenak 22 €, besteek 44 €
2 aste: Iruran erroldatuta daudenak 41,15 €, besteek 88 €
3 aste: Iruran erroldatuta daudenak 57,75 €, besteek 132 €
4 aste: Iuran erroldatuta daudenak 71,50 €, besteek 176 €
(Haur kopuruaren arabera egun murrizketa egongo balitz, 4€ eguneko)

* Familia ugariaren agiria bidaltzen dutenei %10eko deskontua aplikatuko zaie (matrikulazio orriarekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Deskontu honi, bigarren seme alabagatik, beste %10eko deskontua aplikatuko zaio, eta hiru seme-alabek izena emango balute, %15koa. Familia ugaria ez izan arren, seme-alaba bat baino gehiagok izena eman badute, deskontu bera aplikatuko da (bigarrenagatik %10). Beti ere gaztelekuko Goiza Pasan izen emanez gero, eta ez haurren Goiza Pasan. Deskontuak Iruran erroldatuak soilik izango dituzte.

Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.

Por otro lado, si alguien tuviera problemas para pagar, deberá solicitar la bonificación de los servicios sociales a la dirección del Ayuntamiento gizarte@irura.eus y en caso de que la solicitud sea aceptada pagaría el 10% de la cuota.

Oharrak

  • Matrikularekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da iaz goiza pasan edo ikasturte honetan ludotekan izena eman ez dutenek.
  • Epez kanpo ekarritako izen-emate orriak onartuko dira baldin eta taldean plazarik bada. Onartua izanez gero, eguneko 3€ko isuna aplikatuko da.
  • Izena emate orria bat eta bakarra izan behar du familiako. (hiru seme-alaba baina gehiago daudenean salbu. Kasu hauetan, bi izen emate orri bete eta biak mezu berean bidali).
  • Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin), eta behin matrikulatu ondoren ezingo da matrikulatutako astez aldatu ere.
  • Eguraldia dela eta ekintzak alda daitezke.
  • Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa izango dute.
  • Puntualtasuna erregutzen da sarrera protokoloa behar bezala betetzeko.
  • Udalekuetako hizkuntza euskara izango da.

Dokumentua deskargatu

Gutuna Haurrak 2009-17 [pdf]

Dokumentua deskargatu

Matrikulazio orria Haurrak [pdf]

Nerabeak 2004-08

Irurako Udaleko gazteria sailetik, azken egunetan jaso ditugun gomendioen arabera eta osasun egoerak hobera egin duela ikusirik, 2020eko udaran 4 astez haur eta nerabeei beraien aisialdia bermatu nahian “UDA AISIALDIA” zerbitzua eskainiko dugu. Jakinarazi, beti ere, zerbitzu hau osasun baldintzen araberakoa izango dela, egoerak okerrera eginez gero, zerbitzua bertan behera geldituko litzateke.

2004tik 2008ra bitarte jaiotako nerabeei, ekainaren 29tik uztailaren 24ra eskainiko zaie zerbitzua, astean bi egunez goizeko 10:00etatik 13:00etara. Izen-emate epea ekainaren 12tik 15era bitarte zabalduko da. Matrikulazio orria kultura bulegoan edo www.irura.eus web orrialdean izango duzue eskuragarri. Bete ostean kultura bulegoan utzi beharko duzue (Haurren kasuan ez bezala, nerabe guztiek berriz bete beharko dute matrikulazio orria ekainaren 15erako).

Segurtasun neurriak lehenetsi nahian, nerabe kopuruaren eta ditugun espazio baliabideen arabera, zerbitzuaren baldintzak alda daitezke; adin bereko nerabeen taldea bitan banatu (zozketa bidez eta parekidetasuna bermatuz) edo adin desberdinetako nerabeen nahasketa.

Bestalde, Covid-19 birusarengandik babesteko, hainbat neurri hartuko ditugu:

  • Parte-hartzaileek eta haien legezko tutoreek COVID-19ren aurrean duten egoera partikularraren ardura hartu beharko dute; hala, baten batek COVID-19rekin lotutako sintomatologia badu, edo kutsatutako norbaitekin harremana izan badu ez da joango eta bere jardueraren arduradunarekin harremanetan jarriko da egoeraz jakinarazteko (koordinatzailearekin edo hezitzailearekin).
  • 10 haurreko taldeak gehienez eta espazio aldetik, erabiliko den gelaren tamainak ahalbidetuko balu, taldearen kopurua handitzea posible izango litzateke. Edonola ere, inoiz ez dira gaindituko 15eko taldeak, begiraleak barne.
  • Sarrera-irteera garaian, talde bakoitzak bere topalekua izango du. Topaleku hau, beti kalean eta leku berean izango da. (goizean zehar espazio irekiak lehenetsiko dira).
  • Sarrera orduan segurtasun protokolo bat gauzatuko da; haur guztiei tenperatura hartu (37ºC-tik gorako egoeretan haurrak ezingo du zerbitzuan geratu), osasun galdetegia egin, maskarak ekarri dituztela ziurtatu eta eskuak garbitu. Azken hau, zerbitzuko orduetan zehar etengabe errepikatuko den neurria izango da.
  • 2m distantzia mantentzea ezinezkoa denean maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da (6 urtetik beherakoentzat ez da derrigorrezkoa baina, bai komenigarria).
  • Partaide bakoitzak bere maskara ekarri beharko du.
  • Haur bat ez bada zerbitzura etortzen, hezitzaileak ez etortzearen zergatia jakin behar du.
  • Zerbitzua aurrera eramateko ezarritako neurriak betetzen ez badira, parte-hartzaileari eta bere guraso/legezko tutoreari zerbitzutik kanpo dagoela jakinaraziko zaie.
  • Jan-edatekoa bakoitzak berea eramango du.

*Arau hauek eta gehiago protokoloaren dokumentuan aurkituko dituzue.

Zerbitzuan parte-hartu ahal izateko, parte-hartzeko baldintzak onartzeko eredua, informatzeko betebeharra eta baimen informatua, onartzeko dokumentua bete eta sinatu beharko da.

Izena emateko epea: Ekainaren 12tik 15era (biak barne). Matrikulazio orria www.irura.eus orrialdean eta kultura bulegoan eskuragarri. Bete ostean, kultura bulegoan utzi beharko duzue.
Kultura bulegoko ordutegia: 08:00-14:00 eta 16:00-19:00
(Haurren kasuan ez bezala, nerabe guztiek berriz bete beharko dute matrikulazio orria ekainaren 15erako).
Txanda/k: (bakoitzak komeni zaion astean/asteetan izen eman dezake)

2007-2008 jaiotakoak

  • 1. txanda: Ekainak 30 eta uztailak 2
  • 2. txanda: Uztailak 7 eta 9
  • 3. txanda: Uztailak 14 eta 16
  • 4. txanda: Uztailak 21 eta 23

2004-2005-2006 jaiotakoak

  • 1. txanda: Uztailak 1 eta 3
  • 2. txanda: Uztailak 8 eta 10
  • 3. txanda: Uztailak 15 eta 17
  • 4. txanda: Uztailak 22 eta 24
Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Irteerak EZ dira egongo.
Parte hartzaileak: 2004 eta 2008 urteen artean jaiotakoak(biak barne).
Prezioak: Aste 1: Iruran erroldatuta daudenak 8€, besteek 16€
2 aste: Iruran erroldatuta daudenak 16€, besteek 32€
3 aste: Iruran erroldatuta daudenak 24€, besteek 48€
4 aste: Iruran erroldatuta daudenak 32€, besteek 64€
(Haur kopuruaren arabera egun murrizketa egongo balitz, 4€ eguneko)

* Familia ugariaren agiria bidaltzen dutenei %10eko deskontua aplikatuko zaie (matrikulazio orriarekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Deskontu honi, bigarren seme alabagatik, beste %10eko deskontua aplikatuko zaio, eta hiru seme-alabek izena emango balute, %15koa. Familia ugaria ez izan arren, seme-alaba bat baino gehiagok izena eman badute, deskontu bera aplikatuko da (bigarrenagatik %10). Beti ere gaztelekuko Goiza Pasan izen emanez gero, eta ez haurren Goiza Pasan. Deskontuak Iruran erroldatuak soilik izango dituzte.

Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.

Azkenik, inork ordaintzeko arazoak balitu, gizarte zerbitzuetako hobari eskaera egin beharko du Udaleko gizarte@irura.eus korreora eta eskaera onartua izanez gero kuotaren %10 ordainduko luke.

Oharrak

  • Matrikula orriarekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da iaz Goiza Pasan edo ikasturte honetan gaztelekuan izena emanda ez zutenek.
  • Epez kanpo ekarritako izen-emate orriak onartuko dira baldin eta taldean plazarik bada. Onartua izanez gero, eguneko 3€ko isuna aplikatuko da.
  • Izena emate orria bat eta bakarra izan behar du familiako. (bi seme-alaba baina gehiago daudenean salbu. Kasu hauetan, bi izen emate orri bete eta biak mezu berean bidali).
  • Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin).
  • Ekintzetan gutxienez 10 lagunek parte hartu beharko dute taldea osatzeko. Ez da gehiengo parte-hartzaileen mugarike gongo.
  • Eguraldia dela eta irteera bertan behera geratzen bada, herrian goiza pasako zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz. 10€ baina gutxiagoko kostua duten irteeretan ez da dirua itzuliko.
  • Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa izango dute.
  • Puntualtasuna erregutzen da, batez ere irteera egunetan trena edo autobusa hartu behar baitugu.
  • Udalekuetako hizkuntza euskara izango da.

Dokumentua deskargatu

Gutuna Neraberak 2004-08 [pdf]

Dokumentua deskargatu

Matrikulazio orria Nerabeak [pdf]