Uda Aisialdia 2021

Uda Aisialdia 2021

Irurako haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburua da bertako haurrei haurtzaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea, eskaintza iraunkorra eskainiz. Horregatik, 2020-2021 ikasturteari amaiera emateko, 2005-2018 urte bitartean jaiotakoei eskaini nahi diegun Uda Aisialdia udaleku irekiak aurkeztera gatoz.

Haurrak 2010-18

Irurako haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburua da bertako haurrei haurtzaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea, eskaintza iraunkorra eskainiz. Horregatik, 2020-2021 ikasturteari amaiera emateko, 2010-2018 urte bitartean jaiotakoei eskaini nahi diegun Uda Aisialdia udaleku irekiak aurkeztera gatoz.

Jakinarazi nahi dizuegu udalak udaleku irekiak antolatzen jarraituko duela, baina une honetako aisialdi zerbitzuetako neurriek ezinezko egiten dutela Uda Aisialdia zerbitzua martxan jartzea. Beraz, ezin dugu ziurtatu uztailean zerbitzu hau aurrera eramaterik izango dugun.

2020ko udaleku irekiak gauzatu zirenetik ia urtebete igaro da, baina une honetako egoera epidemiologikoa ez da hobetu; horregatik, aurtengo Uda Aisialdia lehengo urtekoaren antzerakoa izango delakoan gaude, baina matrikulazioan aldaketa batzuk egongo dira.

Zerbitzua ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara (zaintza EZ da egongo). Aurten, aldiz, Uda Aisialdiako bi txanda egongo dira. Txanda bakoitzaren iraupena bi astekoa izango da eta, nahi izanez gero, bi txandetako aurrematrikula egin daiteke. Behin aurrematrikula eginda, zerbitzuaz gozatuko duten haurren kopurua jakingo da.

Espazio itxiekin ditugun mugen ondorioz, gerta liteke zerbitzua egunero jaso beharrean, txandakako egun zehatz batzuetan soilik jasotzea. Hau jakitean, behin betiko zerbitzua zein izango den jakinaraziko zaie aurrematrikula egin dutenei, eta zerbitzuan baja emateko aukera izango dute.

 

Txandak: bakoitzak komeni zaion txandan eman dezake izena: 1. txanda: ekainaren 28tik uztailaren 9ra.
2. txanda: uztailaren 12tik 23ra.
Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara (zaintza ez da egongo).
Parte-hartzaileak: 2010-2018 urteen artean jaiotakoak (biak barne).
Prezioak Txanda bakarra: Iruran erroldatuta daudenek edo Irurako ikastolan matrikulatutakoek 41,15 €, besteek 88 €
Bi txandak: Iruran erroldatuta daudenek edo Irurako ikastolan matrikulatutakoek 71,50 €, besteek 176 €
Aurrematrikula: Apirilaren 23tik 30era (biak barne), www.irura.eus webgunetik Online, sinadura elektroniko bidez, edo matrikulazio orria deskargatu eta kultura bulegoan entregatuz.
Behin-behineko taldekatzea: Maiatzaren 3tik 11ra bitartean, taldekatzeak egin eta zerbitzuaren behin-behineko eskaintza jakinaraziko da.
Baja emateko epea: Maiatzaren 12tik 18ra, zerbitzurako aurrematrikula egin dutenek baja emateko aukera izango dute www.irura.eus webgunetik Online, sinadura elektroniko bidez, edo baja eskaera orria deskargatu eta kultura bulegoan entregatuz.
Behin betiko taldekatzea: Maiatzaren 19tik 21era, behin betiko taldekatzeak egingo dira.
Lekua dagoen taldeetan matrikulazioa egiteko aukera: Behin betiko taldeak egin ondoren, Irurako webgune eta App bidez jakinaraziko da zein taldetan dagoen lekua, eta maiatzaren 24tik 28ra zabalduko da talde horietan matrikulazioa egiteko aukera (matrikulatzeko sistema aurrematrikulatzeko sistema bera izango da).
Matrikula on line egiteko: On line matrikulatzeko identifikazio elektroniko beharrezkoa da.

 

Hobariak

  • Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %10eko deskontua aplikatuko zaie. Deskontu honi, bigarren seme alabaren izen-emateagatik, beste %10eko deskontua aplikatuko zaio, eta hiru seme-alabek izena emango balute, %15koa.
  • Familia ugaria ez izan arren, seme-alaba bat baino gehiagok izena eman badute, deskontu bera aplikatuko da (bigarrenarengatik %10). BETI ERE HAURREN UDA AISIALDIAN IZENA EMATEN BADUTE ETA EZ GAZTELEKUKOEN UDA AISIALDIAN. Deskontuak Iruran erroldatuta daudenek soilik izango dituzte.
  • Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.
  • Bestalde, inork ordaintzeko arazoak balitu, gizarte zerbitzuetako hobari-soziala eskuratzeko aukera izango luke matrikulazio orrian eskaera eginez. Eskaera onartua izanez gero, kuotaren %10 ordainduko luke.
  • Aurten ere, aurrematrikula www.irura.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen dizuegu. Horretarako sinadura elektronikoa beharko duzue, eta ez duzuenok BakQ-a eska dezakezue udaletxeko harreran (herritarrentzako identifikazio elektronikoa). Horrela egin nahi ez baduzue, www.irura.eus webgunean aurkituko duzuen aurrematrikularako orria bete eta kultura bulegoan entregatu behar duzue. Kontuan izan aurrematrikularako epea errespetatzea ezinbestekoa dela kalitatezko zerbitzua mantentzeko.
  • Kontziente gara zerbitzu honek herriko haur eta nerabeentzat duen balioaz. Horregatik, udalak ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu beraien eskura.

 

Hobari soziala eskatzeko baldintzak

Familia unitatearen hileko diru-sarrerei etxebizitza gastutik gehienez 550 € kenduta, kideen araberako DSBE kopurua izango da muga. 3 kide baino gehiagoko familia unitateetan 4. kidetik aurrera kide bakoitzeko % 5 gehituko da.

2021ko hileko baremo ekonomikoa, DSBEren eta kideen araberakoa:

  • 1 - 706,22 €
  • 2 - 906,85 €
  • 3 - 1.003,15 €
  • 4 - + %5 - 1.053,30 €
  • 5 - + %5 - 1.105,97 €
  • 6 - + %5 - 1.161,27 €
  • 7 - + %5 - 1.219,33 €
  • 8 - + %5 - 1.280,30 €

Hileko diru-sarrera guztiak kontuan hartuko dira ondorengoak izan ezik:

  • Mendekotasun prestazioak
  • Bekak
  • Haurrak jaiotzean Jaurlaritzako laguntzak

Familia unitatetzat, izena emandako haurraren guraso (edo arduraduna) eta anai-arrebak hartuko dira.

 

Hemen dituzue 2020ko Uda Aisialdia udaleku irekietako datu batzuk:

Parte-hartzaile kopurua: Haurrak: 99 Nerabeak: 40
Udalak, goiza pasarako kontratatutako begirale kopurua: Begiraleak: 18
Diru-sarrerak eta gastuak: Sarrerak: 6259.65€ Gastuak: 26583.88€

 

Behin-behineko taldeak

Uda Aisialdia 2021eko udaleku irekien aurrematrikulazioa egiteko epea amaitu ondoren, behin-behineko taldekatzeak egin dira. Taldekatze hauek, 13 haur + 2 begiraleko gehienezko ratioetan eta dauden barne espazioen arabera egin dira. Neurri hauek kontutan hartuta, egin zitzaizuen eskaintza aurrera eramatea ahalbidetuko luke.

Aurrez jakinarazi moduan, une honetan indarrean dagoen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuta dagoen maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak, aisialdiko zerbitzuetako taldekatzeak 6 haur + 1 begiraleko ratioetan egitea arautzen du eta ezinezko egiten du Uda Aisialdia 2021 zerbitzua martxan jartzea. Aldundiak jakinarazi duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzari hainbat ekarpen egin dizkio indarrean dauden neurrien inguruan, horietako bat zehaztutako ratioen desadostasunaren ingurukoa delarik. Eusko Jaurlaritzak ekarpen hauek kontuan hartuz gero, gure eskaintza aurrera eraman ahal izatea espero da.

Bestalde, aipatu, egoera epidemiologiko honetan ez dela erreza izaten ari antolaketa orokorra eta taldekatzeak egitea, eta izen-emanda duzuenok zerbitzura bertaratzearen konpromezua hartzea eskatzen da, itxaron zerrendan geratu diren pertsonak baitaude. Gogorarazi baja emateko aukera egongo dela maiatzaren 12tik 18ra Uda Aisialdia 2021 baja emateko eskaera orria betez. Hau, www.irura.eus webgunean aurkituko duzue eta zerbitzu telematiko bidez, (horretarako, ziurtagiri digitala behar da, hau, udaleko harreran eska dezakezue) edo kultura bulegoan entregatuz egin daiteke.

 

Dokumentua deskargatu

Baja eskaera

 

OHARRA: Matrikulazioaren inguruko berriak jaso nahi badituzue Irurako Udaleko APP-a deskargatzera gonbidatzen zaituztegu.

 

 

Dokumentua deskargatu

Gutuna • Haurrak 2010-18 [pdf]

 

Dokumentua deskargatu

Parte hartzeko baldintzak onartzea

ZERBITZU TELEMATIKOAK - ERREGISTROA

Nerabeak 2005-09

Irurako nerabeei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien gaztaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2020-2021 ikasturteari amaiera emateko, 2005-2009 urte bitartean jaiotakoei eskaini nahi diegun Uda Aisialdia udaleku irekiak aurkeztera gatoz.

Jakinarazi nahi dizuegu udalak udaleku irekiak antolatzen jarraituko duela, baina une honetako aisialdi zerbitzuetako neurriek ezinezko egiten dutela Uda Aisialdia zerbitzua martxan jartzea. Beraz, ezin dugu ziurtatu uztailean zerbitzu hau aurrera eramaterik izango dugun.

2020ko udaleku irekiak gauzatu zirenetik ia urtebete igaro da, baina une honetako egoera epidemiologikoa ez da hobetu. Hala ere ahalegina egingo dugu Uda Aisialdia zerbitzua ahalik eta kalitatezkoena izateko.

Zerbitzua ekainaren 28tik uztailaren 23ra izango da, astean hiru egunez, horietako batean irteera egiten ahaleginduko garelarik. Aurten, Uda Aisialdian bi txanda egongo dira. Txanda bakoitzaren iraupena bi astekoa izango da eta, nahi izanez gero, bi txandetako aurrematrikula egin daiteke. Behin aurrematrikula eginda, zerbitzuaz gozatuko duten haurren kopurua jakingo da.

Espazio itxiekin ditugun mugen ondorioz, gerta liteke zerbitzua astean hiru egunez jaso beharrean, egun zehatz batzuetan soilik jasotzea. Hau jakitean, behin betiko zerbitzua zein izango den jakinaraziko zaie aurrematrikula egin dutenei, eta zerbitzuan baja emateko aukera izango dute.

 

Txandak: bakoitzak komeni zaion txandan eman dezake izena: 1. txanda: ekainaren 28tik uztailaren 9ra (astean 3 egun).
2. txanda: uztailaren 12tik 23ra. (astean 3 egun).
Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara (irteerak egonez gero 10:00etatik 17:00etara).
Parte-hartzaileak: 2005-2009 urteen artean jaiotakoak (biak barne).
Prezioak Txanda bakarra: Iruran erroldatuta daudenek edo Irurako ikastolan matrikulatutakoek 32,92 €, besteek 70,4 €
Bi txandak: Iruran erroldatuta daudenek edo Irurako ikastolan matrikulatutakoek 57,20 €, besteek 140,8 €
Aurrematrikula: Apirilaren 23tik 30era (biak barne), www.irura.eus webgunetik Online, sinadura elektroniko bidez, edo matrikulazio orria deskargatu eta kultura bulegoan entregatuz.
Behin-behineko taldekatzea: Maiatzaren 3tik 11ra bitartean, taldekatzeak egin eta zerbitzuaren behin-behineko eskaintza jakinaraziko da.
Baja emateko epea: Maiatzaren 12tik 18ra, zerbitzurako aurrematrikula egin dutenek baja emateko aukera izango dute www.irura.eus webgunetik Online, sinadura elektroniko bidez, edo baja eskaera orria deskargatu eta kultura bulegoan entregatuz.
Behin betiko taldekatzea: Maiatzaren 19tik 21era, behin betiko taldekatzeak egingo dira.
Lekua dagoen taldeetan matrikulazioa egiteko aukera: Behin betiko taldeak egin ondoren, Irurako webgune eta App bidez jakinaraziko da zein taldetan dagoen lekua, eta maiatzaren 24tik 28ra zabalduko da talde horietan matrikulazioa egiteko aukera (matrikulatzeko sistema aurrematrikulatzeko sistema bera izango da).
Matrikula on line egiteko: On line matrikulatzeko identifikazio elektroniko beharrezkoa da.

 

Hobariak

  • Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %10eko deskontua aplikatuko zaie. Deskontu honi, bigarren seme alabaren izen-emateagatik, beste %10eko deskontua aplikatuko zaio, eta hiru seme-alabek izena emango balute, %15koa.
  • Familia ugaria ez izan arren, seme-alaba bat baino gehiagok izena eman badute, deskontu bera aplikatuko da (bigarrenarengatik %10). BETI ERE GAZTELEKUKOEN UDA AISIALDIAN IZENA EMATEN BADUTE ETA EZ HAURREN UDA AISIALDIAN. Deskontuak Iruran erroldatuta daudenek soilik izango dituzte.
  • Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.
  • Bestalde, inork ordaintzeko arazoak balitu, gizarte zerbitzuetako hobari-soziala eskuratzeko aukera izango luke matrikulazio orrian eskaera eginez. Eskaera onartua izanez gero, kuotaren %10 ordainduko luke.
  • Aurten ere, aurrematrikula www.irura.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen dizuegu. Horretarako sinadura elektronikoa beharko duzue, eta ez duzuenok BakQ-a eska dezakezue udaletxeko harreran (herritarrentzako identifikazio elektronikoa). Horrela egin nahi ez baduzue, www.irura.eus webgunean aurkituko duzuen aurrematrikularako orria bete eta kultura bulegoan entregatu behar duzue. Kontuan izan aurrematrikularako epea errespetatzea ezinbestekoa dela kalitatezko zerbitzua mantentzeko.
  • Kontziente gara zerbitzu honek herriko haur eta nerabeentzat duen balioaz. Horregatik, udalak ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu beraien eskura.

 

Hobari soziala eskatzeko baldintzak

Familia unitatearen hileko diru-sarrerei etxebizitza gastutik gehienez 550 € kenduta, kideen araberako DSBE kopurua izango da muga. 3 kide baino gehiagoko familia unitateetan 4. kidetik aurrera kide bakoitzeko % 5 gehituko da.

2021ko hileko baremo ekonomikoa, DSBEren eta kideen araberakoa:

  • 1 - 706,22 €
  • 2 - 906,85 €
  • 3 - 1.003,15 €
  • 4 - + %5 - 1.053,30 €
  • 5 - + %5 - 1.105,97 €
  • 6 - + %5 - 1.161,27 €
  • 7 - + %5 - 1.219,33 €
  • 8 - + %5 - 1.280,30 €

Hileko diru-sarrera guztiak kontuan hartuko dira ondorengoak izan ezik:

  • Mendekotasun prestazioak
  • Bekak
  • Haurrak jaiotzean Jaurlaritzako laguntzak

Familia unitatetzat, izena emandako haurraren guraso (edo arduraduna) eta anai-arrebak hartuko dira.

 

Hemen dituzue 2020ko Uda Aisialdia udaleku irekietako datu batzuk:

Parte-hartzaile kopurua: Haurrak: 99 Nerabeak: 40
Udalak, goiza pasarako kontratatutako begirale kopurua: Begiraleak: 18
Diru-sarrerak eta gastuak: Sarrerak: 6259.65€ Gastuak: 26583.88€

 

Behin-behineko taldeak eta egutegia

Uda Aisialdia 2021eko udaleku irekien aurrematrikulazioa egiteko epea amaitu ondoren, behin-behineko taldekatzeak egin dira. Taldekatze hauek, 13 nerabe + 2 begiraleko gehienezko ratioetan eta dauden barne espazioen arabera egin dira. Neurri hauek kontuan hartuta, egin zitzaizuen eskaintza (astean hiru egun) aurrera eramatea ahalbidetuko luke.

Aurrez jakinarazi moduan, une honetan indarrean dagoen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratuta dagoen maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak, aisialdiko zerbitzuetako taldekatzeak 6 nerabe + 1 begiraleko ratioetan egitea arautzen du eta ezinezko egiten du Uda Aisialdia 2021 zerbitzua martxan jartzea. Aldundiak jakinarazi duenaren arabera, Eusko Jaurlaritzari hainbat ekarpen egin dizkio indarrean dauden neurrien inguruan, horietako bat zehaztutako ratioen desadostasunaren ingurukoa delarik. Eusko Jaurlaritzak ekarpen hauek kontuan hartuz gero, gure eskaintza aurrera eraman ahal izatea espero da.

Bestalde, aipatu, egoera epidemiologiko honetan ez dela erreza izaten ari antolaketa orokorra eta taldekatzeak egitea, eta izen-emanda duzuenok zerbitzura bertaratzearen konpromezua hartzea eskatzen da, itxaron zerrendan geratu diren pertsonak baitaude. Gogorarazi baja emateko aukera egongo dela maiatzaren 12tik 18ra Uda Aisialdia 2021 baja emateko eskaera orria betez. Hau, www.irura.eus webgunean aurkituko duzue eta zerbitzu telematiko bidez, (horretarako, ziurtagiri digitala behar da, hau, udaleko harreran eska dezakezue) edo kultura bulegoan entregatuz egin daiteke.

Erantsitako dokumentuan Uda Aisialdia 2021eko nerabeen egutegia duzue ikusgai. Bertan talde bakoitzak astero irteera bat izango duela ikus daiteke, baina, eguraldia dela eta edo beste hainbat arrazoi medio, irteera bertan behera geratuko balitz, herrian Uda Aisialdia 2021eko zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz.

 

Dokumentua deskargatu

Informazioa eta egutegia [pdf]

 

Dokumentua deskargatu

Baja eskaera

 

OHARRA: Matrikulazioaren inguruko berriak jaso nahi badituzue Irurako Udaleko APP-a deskargatzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Dokumentua deskargatu

Gutuna • Neraberak 2005-09 [pdf]

 

Dokumentua deskargatu

Parte hartzeko baldintzak onartzea

ZERBITZU TELEMATIKOAK - ERREGISTROA

Begirale deialdia

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “UDA AISIALDIA 2021” udaleku irekietarako, ekainaren 21tik uztailaren 23ra goizez 3 ordu eta 30 minutuz aritzeko. Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.

Hezitzaile lanetan aritzeko beharrezkoa da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean, euskaraz jakitea eta natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea.

Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean daude eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).

Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Froga hau, jarraian ikusiko dituzuen egunetan gauzatuko da:

  • Maiatzak 31: Arratsaldez
  • Ekainak 1: Goizez

Interesatuek kurrikulumak eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (maiatzaren 4tik 23ra, biak barne) udaletxeko bulego orokorrera ekarriz, elektronikoki edo postaz aurkez ditzake. Maiatzaren 28a baino lehen, Kurrikulumean jartzen duzuen kontaktuko zenbakira jakinaraziko zaizue talde dinamika non eta noiz egingo duzuen.

Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera egiteko prozesua, begirale izateko prozesuaren berdina da.

 

Dokumentua deskargatu

Deialdiaren oinarriak [pdf]

 

Dokumentua deskargatu

Eskaera orria

ZERBITZU TELEMATIKOAK - ERREGISTROA