Trinketea

Ametsa Trinketea

1090x560

Informazioa

  •   Helbidea: Zillar kalea 1, 20271 Irura.
  •   Kantxako erreserbak (urte osokoak) eta kiroldegiko informazioa: 943 69 13 33 / 688 827 206
  •   Tabernako informazioa eta erreserbak: 943 692 445.
  •   Posta elektronikoa: kultura@irura.eus
  •   Ordutegia:
    • Egunero: 9:00 - 21:00
  •   Trinketeko kirol-guneko gimnasioaren ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 21:00
    • Larunbata eta igandea 10:00 - 21:00

Oharrak

Ordutegia

Eraikina:

  • 9:00 - 22:00

Gimnasioa:

  • 9:00 – 21:00

Bazkide egiteko:

https://www.irura.eus/eu/kirola helbidera sartu eta formulario bete. Ondoren, erregistro bidez edo Udaleko harrera zerbitzuak aurkeztu beharko duzu.

Bazkide txartela udalean jaso beharko da.

Baja ematea:

Baja-orriak Udaleko harrera zerbitzuan jaso ahal izango dira. Behar bezala bete eta entregatu ahalko da edo erregistro bidez eskaera egin.

Edozein kezka edo galderaren aurrean Udalera deitu dezakezu (943691333)

Erreserbak

Zerbitzuak

  • Lehenengo solairuan taberna eta jatetxe zerbitzua terrazarekin eta txiki park­gunea 2/6 urte bitarteko haurrentzat.
  • Beheko solairuan: bulder edo eskalada indoor, trinketeko kantxa share, frontenis, paleta goma edo eskuz jolasteko eta trinketeko gipuzkoako txapelketak eta GRVANI txapelketak jokatu eta ikusteko.
  • Gimnasioa ispiluekin areto­dantzak, pilates, zumba edo euskal­dantzak praktikatzeko.
  • Aldagelak bulderrean, trinketean, frontoian edo gimnasioan ibili ondoren erabiltzeko.
  • Bigarren solairuan, muskulazioa eta fitnes praktikatzeko gimnasioa eta areto­bizikleta saioak egiteko bizikleta egokituak.

Trinketeko ordutegia 2026-2027


 

Erabilera eta erreserba baldintzak 2026-2027

  • Denboraldi osorako erreserba egiteko kultura bulegora deitu (688 827 206) edo gazteria@irura.eus helbidera idatzi beharko da. Erreserba puntualak, aldiz, Trinkete Tabernan egin beharko dira (943 692 445).
  • Frontoiko ordua erreserbatzeko prezioa: 6 € + argia (behar denean txanpona sartuz piztu beharko da).
  • Trinketeko ordua erreserbatzeko prezioa: 17:00ak arte 11 € eta 17:00etatik aurrera 16 € (bazkideek pertsonako 1 € gutxiago).
  • Denboraldiko erreserbak iraungo du gehienez, eskatzen den egunetik edo urritik, ikasturte horretako ekainaren 30a arte.
  • Udalarekin hitzarmenak dituzten erakundeak lehentasuna dute denboraldiko erreserbak egiteko eta gainerakoek itxaron egin beharko dute hauen orduak taulan agertu arte.
  • Uztailean, abuztuan eta irailean ez dira denboraldiko erreserbak mantenduko.
  • Baja-ematea: Denboraldiko orduaren erreserba kendu nahi bada, udaleko kultura bulegoan jakinarazi beharko da goian adierazitako bideak erabilita.
  • Erreserbatutako orduak transferentzia bidez ordainduko dira, ez erabili arren.
  • Udalak erreserbatutako orduak beharko balitu, astebete lehenago jakinaraziko litzaieke eta ezingo lukete ordu horiek erabili.
  • Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 19:00etara ezingo da frontoia erreserbatu, jolas librerako erabiliko da.

 

Xare Iruran

Xare