Sanmielak 2026
San Migelak 2026
Irailaren 25etik urriaren 4ra ospatuko dira aurtengo San Migel jaiak:
IRAILAREN 25A, OSTIRALA
18:00 2025 urtean jaiotako eta Iruran erroldatutako haurrei jaietako zapia emango diete Kultur Mahaiko kideek.
18:30 Agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera. Jarraian, kalejira Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin.
19:00 VIII. San Migel Xare Irekia “Irurako Udala Sari Nagusia” torneoaren finalerdiak trinketean.
21:00 Barrikotea San Migel plazan.
Oharrak:
- Jan-ontziak eta mahai-tresnak norberak ekarri behar ditu, kuadrilla bakoitzeko hiru kidek agertu behar dute, mahaiak era egokian jartzeko hutsunerik utzi gabe, eta afalostean mahaiak bildu behar dira.
- Kafea egongo da plazan eskuragarri nahi duenarentzat, baina norberak hartu behar du.
Ondoren: Gabezin taldearen emanaldia.
IRAILAREN 26A, LARUNBATA
09:00 Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik.
11:00-13:00 / 15:30-18:30 Haur-parkea ikastolako patioan.
13:00 Dantza-soka San Migel plazan.
14:00 Haurren bazkaria elizako arkupetan.
Oharra: beharrezkoa da udaleko kultura zerbitzuan izena ematea (WhatsApp: 688 827 206), irailaren 21 arte.
14:30 Gazteen bazkaria.
18:30 Poteo musikatua Zutik elektro-txarangarekin.
23:30 EH Sukarra eta Olgetan taldeen emanaldia San Migel plazan.
IRAILAREN 27A, IGANDEA
11:00 Irura, Ibarra, Lezo, Lazkao, Noain eta Irurzungo Erraldoien konpartsen topaketa eta kalejira, Loatzo Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.
17:45 Onintza abesbatzaren eta Oliteko Cant-arte taldearen emanaldia San Migel plazan.
19:00 Tio Teronen Semeak taldearen “Haurreskolari” ikuskizuna.
Ondoren: Taloak dastagai ikastolako txosnan.
IRAILAREN 28A, ASTELEHENA
18:00 Markeliñe taldearen Artilusio ikuskizuna.
IRAILAREN 29A, ASTEARTEA – SAN MIGEL EGUNA
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren: Dantzariaren agurra udal korporazioari. Jarraian, Irura Bizi Elkartearen Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta hamaiketako herrikoia.
17:00 Aizkolariak bikoteka: Jexux Mari Mujika eta Oihana Fernandez, Laiene Pikabea eta Eloi Kortxeroren aurka. Harrijasotzailea: Olaia Esnaola. Esataria: Edurne Ayuso.
19:30 Bertso saioa elizan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
URRIAREN 1A, OSTEGUNA
18:00 Umore saioa gazteen karpan.
Umoregileak: Maialen Sorzabalbere, Julempo, Maria Blanco, Asier K eta Manex Astigarraga.
URRIAREN 2A, OSTIRALA – MOZORRO EGUNA
Gaia: Euskal kultura eta Euskal Herriko jaiak.
17:30 Irurako I. 3x3 Multikirol txapelketaren finalak kirol anitzeko pistan.
19:00 Sagardo dastatzea San Migel plazan. Aburuza eta Zabala (Aduna), Sarasola (Anoeta), Barkaiztegi, Altzueta, Lizeaga, Petritegi, Irigoyen (Astigarraga), Eguzkitza (Tolosa).
22:30 Play Back jaialdia + sorpresa San Migel plazan.
Ondoren: Zuzeneko musika emanaldiak:
- IGAko karpan: Talka taldea eta DJ Piturrio.
- Ikastolako txosnan: Mitoaroa IV.
- Trinkete tabernan: DJ Andoni.
- Ostatuan: DJ Lanbretta.
URRIAREN 3A, LARUNBATA
11:30 Ados Pilotako emakumeen eskuzko partida eta VIII. San Migel Xare Irekia “Irurako Udala Sari Nagusia” torneoaren finala trinketean.
13:00 Herri bazkarira doazenak mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.
14:00 Herri-bazkaria San Migel plazan: 14:00etan umeak, 14:30ean helduak.
Helduen menua: 28 €. Ikasle, langabetu eta jubilatuak: 22 € (hasierakoak, ajoarrieroa, oilasko errea eta gazta tarta).
Haurren menua: 18 € (oilasko izterra, txahaltxitxa patatekin eta txokolatezko tarta).
Ondoren: Bingoa Sareren txosnaren eskutik eta musika dantzagarria DJ Bull-ekin.
Oharrak:
- Bazkarirako txartelak salgai udaletxeko harreran eta ostatuan, irailaren 24a arte.
- Mahaietan tokia erreserbatzeko izena eman behar da dagokion formularioa betez irailaren 30a arte.
- Bazkalostean bazkaltiarrek jaso beharko dituzte mahaiak eta aulkiak.
- Herri bazkariko tiketak txartelarekin erosi behar dira.
23:00 Herensugea erretzea.
23:30 Akerbeltz taldearen emanaldia San Migel plazan.
URRIAREN 4A, IGANDEA
12:00 Meza Nagusia.
14:00 Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
Ondoren: Opari eta sari banaketa eta musika dantzagarria Joxe Mendizabalekin.
