Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Ai, zapi berde, zapi maite! bi urtez hor eduki zaitugu armairuan, tarteka begiak zugan jarriz eta galdera eginez:

Azkenekotik hona igaro den denbora, luzea egin zaigu irurarroi, nahi baino luze eta gogorragoa.

Baina orain pozez gara, zure kolore biziak eta jaiez gozatzeko daramazun gogoak gure kaleak guztiz estaliko dituelako.

Zugan dago noizbait jantzi zintuzten horien oroimena, baita estreinakoz jantziko zaituztenena ere, horretan datza zure edertasuna. Dantza-sokan ondo irudikatzen den moduan, zu tarteko zarela elkartzen gara guztiok. Musika airean eta irribarrea ahoan, dena da bat.

Irurako Kultur Mahaiko kideak ilusioz ibili dira aurtengo agitaraua osatzeko lanean, herritar guztiok gozatzeko aukera izango duguna. Nire eskerrik beroenak!

Irurar maite, bildu gaitezen, bada, jai giroan, errespetuz, berdintasunez eta umorez.

Gora Irura, eta gora Sanmielak!

Alkatea