Web edukia bistaratu
Samielak
Irailak 20
18:30
- Agurra, txupinazoa eta Herensugearen jaitsiera
19:00
- Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta Loatzo musika eskolako musikariekin
21:00
- Barrikotea San Migel plazan. Oharrak: jan-ontziak eta mahai-tresnak norberak ekarri behar ditu, koadrilla bakoitzeko hiru kidek agertu behar dute, mahaiak era egokian jartzeko hutsunerik utzi gabe, eta afalostean mahaiak bildu behar dira. Oharra eguraldi txarra balego frontoian izango da.
Ondoren, Erromeria.eus taldearen emanaldia plazan
Irailak 21
09:00
- Gazte-festaren hasiera San Migel plazatik
11:00-13:00 eta 15:30-18:30
- Haur-parkea garbilekuko plazan
13:00
- Gazteen dantza-soka San Migel plazan
14:00
- Haurren bazkaria Oharra: beharrezkoa da udaleko kultura bulegoan izena ematea, irailaren 18a arte
14:00
- Gazteen bazkaria
18:30
- Poteo musikatua Elektropapo elektro-txarangarekin
21:00
- Gazteen afaria
23:30
- Governors eta Bad Sound
Irailak 22
11:00
Patata-tortilla lehiaketa San Migel plazan Parte hartzeko arauak:
- Izena eman behar da liburutegian irailaren 9tik aurrera, su txikia erreserbatzeko
- Osagaiak eta tresneria norberak ekarri behar ditu
- 2008-2010 urteen artean jaiotakoek binaka parte hartu dezakete, heldu baten laguntzarekin
- DBHko ikasleek hirunaka, helduen laguntzarik gabe
- Egunean bertan plazan izena ematen dutenek sua ere beraiek ekarri beharko dute.
Guztientzako sariak egongo dira. Tortilak egileek eta ikusleek dastatuko dituzte
11:30-13:30
- Herri kirolak haurrentzat Kulkiren eskutik
16:00
- Talde-jokoak frontoian DBHkoentzat
17:00
- “San Miel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia” torneoaren finalerdiak trinket
19:00
- Sagardo dastatzea San Migel plazan
Irailak 27
11:00
- Jokoak haurrentzat (HH eta LH) San Migel plazan. Ondoren, buruhandi txikiak
17:30
- Gora Kasete haur ikuskizuna plazan, EIDABE taldearen eskutik. Oharra eguraldi txarra balego trinketean izango da.
17:30
- Patinete erakustaldia Skate parkean Muturreko Kirolak taldearekin. Oharra eguraldi txarra balego frontoian izango da.
18:30
- Kalejira San Migel plazatik buruhandi eta erraldoiekin, Loatzo Musika Eskolako txistulari eta trikitilariek lagunduta
Ondoren, txistor-jatea Share Elkartean
22:30
- Play Back jaialdia eta laburmetraien lehiaketako lanen emanaldia San Migel plazan Ondoren, zuzeneko musika emanaldiak gazteen karpan, Ikastolako tabernan, Errekalde tabernan eta Enara tabernan.
Irailak 28
12:00
- San Miel Xare irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finala trinketean
13:00
- Herri bazkarira doazenek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan. Ondoren triki-poteoa
14:00
- Herri-bazkaria San Migel plazan: 14:00etan umeak, 14:30ean helduak.
Helduen menua: 22 €.
Haurren menua: 10 €.
Langabetu, ikasle eta jubilatuen menua: 17 €
Oharrak: bazkarirako txartelak salgai udaletxeko harreran, kultura bulegoan eta trinketean, irailaren 20a arte. Bazkalostean, bazkaltiarrek jaso beharko dituzte mahaiak eta aulkiak.
Ondoren, musika dantzagarria zuzenean, Olatz eta Xabi bikotearen eskutik.
19:00
- Nafarroako Joten emanaldia Oliteko Escuela de Jotas taldearekin eta Irurako Eguzki Goxo abesbatzaren emanaldia plazan.
23:30
- Gaueko dantzaldia FAN&GO taldearekin
Irailak 29
09:00
- Diana txistulariekin
11:00
- Meza Nagusia. Ondoren, Irurako Lats dantza taldearen emanaldia Jarraian, hamaiketako herrikoia San Migel plazan.
17:00
- Lur-ikara kabareta plazan, Pantzart Teatroren eskutik
18:30
- Bertso saioa elizan. Gai-jartzailea: Maddi Sarasola. Bertsolariak: Miren Amuriza, Beñat Iguaran, Amaia Agirre eta Aitor Mendiluze.
21:00
- Herensugea erretzea plazan Ondoren, azken-txotx Errekalde tabernan, jai-batzordean zozketa bidez aukeratua. Aurrerantzean lekua txandakatuko da.
Urriak 6
12:00
- Meza Nagusia
14:00
- Bazkaria trinketean jubilatu eta pentsiodunentzat.
Ondoren, musika dantzagarria Joxe Mendizabalen eskutik.
Oharra: bazkarian parte hartzeko, izena eman behar da jubilatuen biltokian eta 12 € ordaindu behar dira.