Web edukia bistaratu

Aurrekontu partehartzaileak

Irurako Udaleko aurrekontu partehartzaileen inguruan jakin beharreko guztia

1. Nork proposatu ditzake proiektuak?

Iruran erroldatuta dagoen eta 16 urte bete dituen edozein herritarrek + erroldatuta ez egon arren, bertan jardueraren bat (merkataritzan, enpresetan, elkarteren batean, etab) garatzen duen pertsonak egin ditzake proposamenak.

Proiektu hauek aurkezteko epea martxoaren 2an irekiko da eta  kanal hauen bitartez egin ahalko dira:

  • Udaleko harrera bulegoan aurkeztuta.
  • Irurako udalaren webgunean formularioa  beteta.
  • Telefono mugikorrean jasotako formularioa beteta.
  • Kulturunean eta trinketean jarriko diren postontzietan.
  • Martxoak 28ko bileran parte hartuta.(11:30-13:30)

2. Ze nolako proposamenak egin daitezke?

2020. urtean 30.000€ erreserbatu dira herritarrek egindako proposamenekin inbertsioak egiteko.

Aurkeztutako proiektu hauek iruratarren interes orokorrari erantzun beharko diote.

Beraz, proposamena bidali aurretik galdeiozu zure buruari, ze onura ekarriko die nik proposatutakoak iruratarrei? Gogoratu, ondo justifikatutako proiektuek askoz aukera handiagoa izango dute herrikideen botoa eta babesa lortzeko.

3. Nola parte hartu?

Esan bezala, proposamenak egiteko aukera martxoaren 2tik matxoaren 28ra arte irekiko da.

Lehen aipatutako kanal ezberdinak izango dituzu eskura proposamenak aurkezteko, baina bereiziki martxoak 28ko bilera azpimarratu nahi dugu. Zure proposamenak eta gainontzekoak, beste herritarrekin konpartitzeko aukera izango dugulako.

 

4. Nork aztertuko ditu aurkeztutako proposamenak?

Proposamenak Irurako Udalera bidali ostean, tekniko eta talde politikoen ordezkariez osatutako mahai batek proiektu bakoitza aztertu eta balorazioa egingo du. Proposamenei oniritzia emateko hurrengo kriterioak erabiliko dira:

  • Interes publikoari erantzutea, ez interes pribatuari.
  • Udalaren konpetentzia izatea.
  • Teknikoki bideragarria izatea
  • Aurreikusitako diru kopuruarekin bateragarria izatea.
  • Inbertsio motako proposamena izatea.

Mahai honek erabakita, oniritzia jasotzen duten proiektuak botazio fasera igaroko dira. Era berean, eta mahai honek hala erabakita, udaleko sail ezberdinek proposatutako proiektuak ere igaro daitezke botazio fasera.

5. Proiektuen botazioa

Balorazio mahaiaren emaitzak publiko egin eta gero herritarrek proiektu ezberdinen inguruko informazioa jasoko dute. Proiektu hauen gaineko azken erabakia botazio bidez ebatziko da.

Botazio honetan 16 urte bete dituzten eta Iruran erroldatuta dauden herritarrak + erroldatuta ez egon arren, bertan jardueraren bat (merkataritzan, enpresetan, elkarteren batean, etab) garatzen duten pertsonak parte hartu ahal izango dute. Botoen bidez, aurkeztutako proiektu ezberdinen artean herritarrek euren preferentzia azalduko dute, herriaren garapenerako garrantzitsuenak deritzoten proiektuei botoa emanez.

Botazioa modu presentzialean egingo da apirilaren 25an Herri Eskolako gela borobilean (11:00-13:00) edo apirilak 23-24ean harrera bulegoan (9:00-14:00).

6. Aukeratutako proiektuen exekuzioa

Bozketako emaitzak lotesleak izango dira Udalarentzat, eta boto gehien lortu dituen proiektua exekutatu beharko da derrigor.

Proiektu irabazlea exekutatzeak prozesu honetara bideratutako kopuru osoa ez gastatzea suposatuko balu, boto emaitzen hurrenkera jarraituta proiektu gehiago exekutatuko dira, 30.000 euroko kopurua amaitu arte, beti ere irabazi ez duten proiektuek emandako boto kopuruaren artean %10eko babesa lortu badute gutxienez.

Beste proiektuek botoen portzentaje hori eskuratuko ez balute, Udalak erabakiko luke gerakina zein inbertsiotara bideratu. Udalaren esku egongo da era berean irabazlea izan den proiektuaz gain besteren bat exekutatzea nahiz eta 30.000 euroko kopurua gainditu, aurreko irizpide guztiak beteta.

Aukeratutako proiektuen exekuzioan herritarren partaidetza bermatzeko formulak bilatuko dira eta prozesu guztiaren informazioa zabalduko da Irurako webgune zein Irurako Udalak bere eskura dituen kanal guztietatik.

 

7. Zer da  lortu nahi duguna?

  • Herritar konprometituak sortzea bere komunitatean
  • Elkarlana eta lankidetza
  • Gardentasuna
  • Lehentasunak markatzea
  • Aniztasun  inklusiboa
  • Talde edo komunitate ikuspegia
  • Erabakiak hobetu, zilegitasuna bermatu
  • Harreman molde berriak sortzea

 

 

Formularioa online

Proposamenak online egiteko lotura

 

 

Dokumentuak deskargatu

Partaidetza burutzeko formularioa [pdf]

 

 

Dokumentuak deskargatu

Partaidetza burutzeko arauak [pdf]