Malakako errekastoa

Malakako errekastoa

Malaka errekastoa Iruratar askorentzat ezezaguna den paradisu ezkutuan kokatzen da. Irurako hegoaldeko muturrean aurkitzen da, Tolosarekin muga-mugan. Bertan jaio eta 200 metro eskasean Oriako ibaian urreratzen da. Erreka motza izanik ere, bere ibai ertzean altxor ugari gordetzen ditu.

Errekaren iturburua Sorginzulo kobazuloan dago. Leize honek galeria ugari eta zabalak ditu, egun bisita ezinak, sarrera debekatuta baitago (kontserbazioagatik eta faunaren babeserako). Nahiz eta erreka txikia dirudien, euri garaian ur emari oso altua du (ura sarreraren inguruak estaltzeraino heltzen da).

Kobazulotik metro gutxira, ordea, urak ur-baltsa batean pilatzen dira: Guadalupeko depositua bezala ezagutzen dena. Garai batean Tolosan zegoen Guadalupe paper-fabrikaren ur-iturri zen, baita duela gutxira arte Iruratarren etxeko iturrien sorburu ere. Ur-baltsatik urek 3-5 metroko ur-jauzia sortzen dute eta, handik segidan azken metroak erreka estuan, N-1 errepidearen azpitik pasa ondoren, Oria ibaira iristen dira.

Malakaren ibilguak Loatzo mendi magalean gordeleku itxi baina, era berean, espaziotsua ireki du, egun bertako begetazio aberatsaz apaindurik dagoena. Garai batean biztanle gutxi batzuk ere bazeuden bertan: Malaka, Exkurranea, Osinalde, Sebastopol baserriak eta Erremediotako Ama Birjinaren ermita, gerora Etxetxuri etxea izango zena. Bertara joateko gurdi-bide bat ere bazuten, Erramuarizti basoa zeharkatuz. Bide hori duela gutxira arte ahanzturan zegoen, landareen artean ezkutuan baitzegoen.

 

Kobazuloa Kobazuloa

KobazuloaKobazuloa

KobazuloaKobazuloa

Sorginzulo kobazuloko sarrera Sorginzulo kobazuloko sarrera

Guadalupeko papelera Guadalupe papelera

Ur balsa Ur-balsa

Malakara doan bidearen planoaMalakara doan bidearen planoa