Web edukia bistaratu

Ludoteka eta Gaztelekuan izena emateko epea irekita

Ikasturte berria hasi dela-eta, Irurako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak zuen seme-alabei gonbidapena luzatzen die herriko ludoteka eta gaztelekua ezagutu eta bertan parte hartzeko.

Ludoteka herriko 4-11 urte bitarteko haurrei dago zuzendurik eta gaztelekua 12-17 urte bitartekoei. Hauen xede nagusia, herriko haur eta nerabeei aisialdiaren bitartez eta hezitzailearen bide-laguntzarekin euskaraz, modu aktiboan eta parte-hartzea sustatuz, gozatzeko eta garatzeko aukera ematea da. Beraien beharrei egokitutako gune hauetan, haurrak eta nerabeak, jarduera-programa zabal eta anitzarekin topatzen dira, hau da, gure zerbitzuan goza dezaten, tailerrak, talde-jokoak, irteerak, familientzako tailerrak etab. antolatzen dira.

Hala ere, gehiago jakin nahi baduzue, urriaren 8an  17:00etatik 19:00etara  ludotekaren ate irekiak izango dira eta urriaren 11n 17:00etatik 19:00etara gaztelekuko ate irekiak, biak gurasoei zuzenduta. Bertan, gure oinarriak, helburuak, asmoak eta lan egiteko modua ezagutzeko aukera izango duzue.

Ludoteka

Hazi, Hezi Ekin! Zatoz gurekin

Urriaren 15(e)tik aurrera, ludotekak ateak zabalik izango ditu eta ikasturte osoan zehar, hauxe izango da ludotekako ordutegia:

2013, 2014 eta 2015ean jaiotakoak

  • Astearte eta ostegunetan: 16:30etatik 17:45etara
  • Asteazkenetan: 17:45etatik 19.00etara

2011 eta 2012an jaiotakoak

  • Asteazkenetan: 16:30etatik 17:45etara
  • Ostegunetan: 17:45etatik 19.00etara

2009 eta 2010ean jaiotakoak

  • Astearte eta ostegunetan: 17:45etatik 19.00etara

Gazteleku

Hazi, Hezi, Ekin! Zatoz gurekin. Gaztelekuak

Gaztelekuak berriz, urriaren 18tik aurre zabalduko ditu ateak eta hauxe izango da gaztelekuko ordutegia:

2007 eta 2008an jaiotakoak

  • Ostirala: 16:30etatik 19:00etara
  • Larunbata (bat bai bestea ez): 16:00etatik 19:00etara

2003, 2004, 2005 eta 2006an jaiotakoak

  • Ostirala: 16:30etatik 19:00etara
  • Larunbata (bat bai bestea ez): 16:00etatik 19:00etara

Izen ematea

Hori bai, haurra ludotekara joan ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izen ematea eginda izatea eta horretarako aukera urriaren 7tik aurrera izango duzue kurtso osoan zehar www.irura.eus webgunean.

Informazio gehiago eta harremanetarako