Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatzea

Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldatzea

Irurako Udaletxea Etxebizitzetarako hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetako lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza aldaketa prestatzen ari da.

Arauaren hasierako onespena baino lehen herritarrek Ordenantza horren inguruan daukazuen iritzia ezagutzeko, datorren urriaren 24 arte epea zabalik dago. Horretarako, Ordenantzako aurkibidean ikusten den gairen baten inguruan zer esanik baduzue, edo agertzen ez den gairen bat jorratzea nahi baduzue, Udaletxean, erregistro orokorretik, egin ditzakezue ekarpenak.

Partaidetza tramite hau lagungarria da ondorengoetan sakontzeko (39/2015 Legeko 133.artikulua) :

  • Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
  • Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
  • Arauaren helburuak.                                                                                                                  
  • Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

OHARRA: Parte hartzeko identifikazio elektronikoa beharrezkoa da. Iruzkinak egin nahi izanez gero erregistro bati sarrera eman behar zaio.

Erregistro elektronikoa