Laskibar parkea
Zer jarriko zenuke Laskibar parkeko eremuan?
Badira urte batzuk zuen auzoko aisialdi-gunean Udalak haurrentzako jolas parkea jarri zuela. Denbora honetan, instalazioen egoera fisikoa pixkanaka okertzen joan da, egurrezko estrukturak eta zoruko materialak hainbat lan
mantenu behar izan dituztelarik. Hala ere, iritsi da momentua konponketa horiek ez direla nahikoak instalazioen baldintza egokiak bermatzeko.
Irurako udalak, 2022ko aurrekontuetan, inbertsiotarako atalean, 50.000 euro gorde ditu Laskibar parkeko aisialdi-gunerako.
Hori dela eta, auzokideekin batera, parkearen eremuari zer erabilera emango litzaiokeen (haur-jolasak, mahaiak...) erabaki nahi genuke, eta, horretarako, ondorengo inprimakia betetzea gustatuko litzaiguke.
Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 25etik maiatzaren 15 arte irekiko da eta bi modu hauen bitartez egin ahalko da:
- Inprimakia bete eta udaletxeko harrera bulegoan aurkeztuta edo
- www.irura.eus web gunean aurkituko duzuen online inprimakia beteta.