Web edukia bistaratu

Kultur eta kirol jarduerak Haur eta Nerabeentzat 2020/2021 ikasturtea

  • Umeen ikastaroak 6 urtetik aurrera dira
  • Prezioa: 60€ ikasturte osoa. Eskulanen kasuan, materiala ere ordaindu behar da.
 

Azken orduko argibideak ikastaroetan: "Iruran erroldatutakoak lehentasun osoa dute" baldintza, azkena argitaratutako oinarrietan azaltzen ez bada ere, urteroko oinarria denez, ikasturte honetan ere aplikatuko da.

* Mahai jokoak
10 plaza. 2008tik 2013 bitartean jaioak. Herri-eskola B Astelehena. 17:00 - 18:00
* Irristaketa (hastapena)
15 plaza. 2011tik 2014 bitartean jaioak. Frontoia Asteazkena. 16:45 - 17:30
* Irristaketa (aurreratua)
15 plaza. 2008tik 2010 bitartean jaioak. Frontoia Asteazkena. 17:30 - 18:15
* Dantza: Disziplina anitzeko dantza (hastapena)
10 plaza. 2011tik 2014 bitartean jaioak. Trinketea B Astelehena. 17:00 - 18:00
* Dantza: Disziplina anitzeko dantza (aurreratua)
10 plaza. 2008tik 2010 bitartean jaioak. Trinketea B Astelehena. 18:00 - 19:00
* Eskalada (hastapena)
6 plaza. 2011tik 2014 bitartean jaioak. Boulder Asteazkena. 18:30 - 19:15
* Eskalada (aurreratua)
6 plaza. 2008tik 2010 bitartean jaioak. Boulder Asteazkena. 19:15 - 20:00
Antzerkia
10 plaza. 2008tik 2012 bitartean jaioak. Gazteleku Osteguna. 17:30 - 18:30
Eskulanak
8 plaza. 2014tik 2015 bitartean jaioak. Herri-eskola A Osteguna. 16:45 - 17:45
8 plaza. 2011tik 2013 bitartean jaioak. Herri-eskola A Osteguna. 17:45 - 18:45
8 plaza. 2010etik aurrera jaioak. Herri-eskola A Osteguna. 18:45 - 19:45
 

Aurtengo ikasturtean, ikastolarekin batera Jolas-Hezi (LH1-LH2) zerbitzua martxan jartzeko asmoa bazegoen ere, covid-19-aren ondorioz eta Jaurlaritzatik iritsi zaizkigun gomendioak direla eta, oraingoz ez da posible izango.

Horregatik, kirol ikastaroen eskaintzan aldaketak egin ditugu. 2014. urtean jaiotako haurrei, eskalada, irristaketa edo DAD (disziplina anitzeko dantza) ikastaroetan apuntatzeko aukera zabalduko zaie.

 

  • * Dagokion adin-tartean eman behar da izena, irakasleak baloratuko du taldez aldatzea dagokion.
  • Izen-emateak irailaren 7tik 18ra bete beharko dira online www.irura.eus atarian.
  • Eskaerak lekuak baino gehiago direnean interesatuen zerrendak osatuko dira eta matrikula eskubidea zozketa bidez erabakiko da.
  • Behar izanez gero, zozketa irailaren 21ean, 11:00etan udaletxean egingo da.
  • 6 izen-emate baino gutxiagoko taldeak bertan behera geldituko dira.
  • Salbuespen gisara 5eko taldea onartuko da baldin eta ikastaro horretako talde guztien bataz bestekoa 5ekoa baldin bada.
  • Hobaria, Iruran erroldatutakoei bakarrik aplikatuko zaie.
  • Familia ugariei, gazte txartela dutenei, langabetuei, erretiratuei %20ko deskontua aplikatuko zaie. Agiria aurkeztea beharrezkoa da.
  • Ezintasuna dutenentzako hobaria: %33 - %64 tarteko ezintasuna dutenek %20eko hobaria eta %65 baino gehiagoko ezintasuna dutenek %50eko hobaria aplikatuko zaie. Agiria aurkeztea beharrekoa da.
  • Trinketeko bazkideek kirol ikastaroetan %10eko deskontua izango dute (bazkidetza hobaria helduen kirol jardueratan bakarrik izango da).
  • Deskontuak ez dira gainjartzen, deskonturik handiena aplikatuko da.
  • Ikastaroaren azkeneko 5 minutuak materialen desinfekziorako erabiliko dira.
  • Ikastaroak hasi baino lehen zehaztuko da COVID 19-aren aurrean aplikatu beharreko protokoloa.
  • COVID 19-ren ondorioz hartu beharreko osasun neurriek ikastaroa egokitzea edo bertan behera uztea ekarri dezake.
  • Izena ematen duenak arau guztiak eta ezartzen den protokoloa edozein dela ere bete egin beharko du. Hala egiten ez duenak ikastarotik kanporatua izango da.
  • Epez kanpoko izen-emateak bakarrik onartuko dira plaza librerik balego.

 

Izen ematea

Ikasturtetan izena emateko, bete formulario hau

 

 

Dokumentuak deskargatu

Ikasturtea 2020-2021 eta oinarriak [pdf]