Konpostajea
Konpostajea
Zer da konpostajea?
Konpostajea gure basoetan gertatzen den prozesu naturalaren antzekoa da. Soberakin organikoak mikroorganismoen ekintzari esker deskonposatzen dira eta konposta sortzen da. Basoko lurra bezala, landareen osasuna hobetzen duen ongarri naturala da konposta,egitura ematen dio, eta lurraren hezetasuna eta azidotasuna (pHa) erregulatzen du.
Konpostatzeko moduak
Lur zatitxo bat badaukazu: bertan konpostagailua jarriz
Lur zatirik ez badaukazu: auzoko konpostagailua (etxola) erabiliz.
Iruran hiru daude:
Konposta ondo egiteko gida
Konpostajea egin nahi dut
Egun Irurako etxe eta saltokietan sortzen ditugun hiri hondakinak bildu eta tratazeko zerbitzuagatik urtean 260.000€ ordaintzen dugu. Horri gehitu behar zaizkio hondakinon garraioari eta tratamentuari lotuta eragiten dugun kutsadura. Ordea, hondakin horien zati bat gure kabuz Iruran bertan kudeatzeko aukera dugu, sortzen dugun hondakin moten artean, gehiena organikoa baita.
Eskuragarri dauden azken datuak dira (2018, Eusko Jaurlaritza)
Bide horretan, Udalak 2013an organikoa herrian bertan geratu zedin, konpostatzera animatu zintugun. Horretarako, etxeko konpostagailuak banatu genituen eta auzoko konpostagailuak (etxolak) eraiki genituen. Urte asko pasa dira ordutik, eta konpostajearen ohitura berpizteko eta herritar ororengana zabaltzeko deialdi berria egin nahi dugu.
Interesa duzuen herritarrek izena emateaz gain, zein behar dituzuen jakin nahi dugu. Egun egiten duzuenak ere zeintzuk zareten jakin nahi dugu. Izan ere, etxeko hondakin organikoak konpostaje bitartez kudeatzen duten herritarroi saritu egingo zaituztegu (hondakinen tasan hobaria aplikatuz).
Beraz, konpostajea egin nahi baduzu edo egun egiten baduzu, jarraian dauden bideak erabili:
- Hurrengo galdetegia bete eta udaletxeko harreran entregatuz (9:00 - 14:00).
- Telefonoz udaletxera deituz (9:00 - 14:00).
- Online: Gmail kontu bat izan behar duzu.
- Izena emateko azken eguna: 2021eko ekainaren 11a, ostirala.