Web edukia bistaratu

Komun publikoa non?

Aurkezpena

Irurako Udalak, eguneroko lanean, ahaleginak egiten ditu herritarrentzat beharrezkoak diren zerbitzuak ahalik eta egokienak izan daitezen. Kasu honetan, kalean komun publiko bat jartzearen beharrari erantzun nahi diogu. Herritarrek hainbat alditan eginiko eskaera da (Irura-lagunkoia, auzoz auzokoak, etab.), nahiz eta oso desberdinak izan proposatutako kokapenak.

Hain zuzen ere, hori da galdeketa honen helburu nagusia, egokiak izan daitezkeen bi lekuen artean bat aukeratzea. Horretara iristeko, alor honetako udal teknikariek bideragarriak izan daitezkeenak aztertu dituzte.

Duela hilabete batzuk 3 eraikinen inguruko parte-hartze prozesua burutu genuen, 2021eko aurrekontu parte-hartzaileak ere martxan dira. Oraingoan, herritarrak protagonista izatea helburu duen beste pauso bat emango dugu. Herritarren ahalduntzeak berarekin dakarrelako herriaren indartzea ere.

Beraz, animatu zaitez parte hartzera!!

Proposamenak

Irurako Udalak bi kokapen alternatibo proposatu ditu:

  • Bata, San Migel plazan, Eskola- Zaharreko aldamenean autobiaren azpian dagoen tunelaren ondoan
  • Bestea, Loatzo plazan Ibaigain pasealekuaren mugan.

San Migel plaza

San Migel plaza

  • Obra zibila: 18.000 € BEZa barne.
  • Komuna: 48.000 € BEZa barneo.
  • Alderdi onak
    • Erabiltzaile posibleen kopuru oso handia.
    • Herritar gehienak elkartzen diren gunetik gertu.
  • Ez hain onak
    • Obra zibilaren gastua beste aukeran baino handiagoa.
    • Inguruan komun gehiago daude, batzuk publikoa adibidez trinketean.

Loatzo plaza

Loatzo plaza

  • Obra zibila: 9.500 € BEZa barne.
  • Komuna: 48.000 € BEZa barne.
  • Alderdi onak
    • Ingurune honetan dagoen zerbitzu honen gabezia konponduko luke.
    • Obra zibila beste aukeran baino merkegoa.
  • Ez hain onak
    • San Migel plazan baino balizko erabiltzaile gutxiago.

Planoak

San Migel plaza planoa
Loatzo plaza planoa

 

Aukeratu zure kokapen gogokoena

Bozketa urriaren18tik 25era

  • Udaleko harrera bulegoan aurkeztuta (9:00-14:00).
  • APPko parte hartze atalean formularioa beteta.
  • Kulturunean jarriko den postontzian.
  • Irurako udalaren webgunean online formularioa beteta.

Online formularioa

Inkestaren emaitzak

kokalekua

sexua

Hasteko, eskerrak eman inkesta honetan parte hartu duzuen guztiei, horrelako ariketak egitea garrantzitsua zaigu herritarrak ahalduntzeko eta norabide horretan pausuak ematen jarraitzeko.

Udala aukeratua izan den kokapeneko lanak egiten hasiko da. Baina jakin dezazuen, beste kokapenerako jasotako eskaera kopurua ikusirik, kontuan hartuko dugula etorkizunari begira.

Amaitzeko, herritar guztiak gonbidatzen zaituztegu aurrerantzean egingo diren prozesuetan parte hartzera.