Kokapena
Kokapena
Irura Uzturre mendiaren inguruan eta Oria ibaiaren eskuineko ertzean kokatuta dago, bailaran dagoen lurraren goragune txiki bat aprobetxatuz. 3 km2-ko azalera du; tamaina txikiko lurraldea da. TOLOSALDEA bailaran kokatuta dago.
Inguruko herriak
- Anoeta:
- Oria ibaiaren ezkerreko ertzetik mugatzen du Irura, 1.800 biztanle. Distantzia: Irurako plazatik Anoetako plazara 800 m
- Villabona:
- iparraldetik mugatzen du, 5.369 biztanle. Distantzia: Irurako plazatik Villabonako plazara 2 km
- Tolosa:
- hegoaldetik mugatzen du, 18.020 biztanle. Distantzia: Irurako udaletxetik Tolosako udaletxera 4 km
Komunikazioak
- N1 errepidea (autobidea):
- Tolosa - Donostia. Iruratik Donostiara kotxez 15-20 min.
- Autobusak:
- Tolosa/Donostia/Tolosa ohiko linea (TSST enpresa) 30 minuturo
- Tolosaldea autobusak Anoetan du geltokia
- Trena:
- Renferen geralekua Anoetan dago (Irurako erdigunetik 600 metrora)