Web edukia bistaratu
Itxialdian mintzalagun
Deialdia
Herriko hainbat eragilek arduraz ikusi dugu COVID-19ak ekarri zuen itxialdiak zer-nolako eragina izan zuen haur eta gaztetxo batzuengan, euskararen erabilerari dagokionez, besteak beste.
COVID-19ak eragindako balizko itxialdi egoeran edota berrogeialdi motzagoetan, etxean/familian euskarazko harremanik izango ez duten haur eta gaztetxoak izan izango ditugu herrian, eta, egoerari aurrea hartu nahian, familia horien berri izan nahi dugu.
- Zure familia horietako bat al da?
- Nahi al duzu zure etxeko haurrarekin edo gaztearekin hitz egiteko familia euskaldun batekin hitzordu telematikoak euskaraz egitea?
Bete ezazu formulario hau.
Saiatuko gara zure seme-alaben adineko haurrak/gazteak dituen familia euskaldun batekin harremanetan jartzen. Zuek adosten duzuen asteko egunetan jarriko zarete harremanetan telematikoki.
DLYFormulario