Irurako udal etxebizitza tasatuen araubidea jendaurrean (Otsailak 24 bitartean)
Irurako udal etxebizitza tasatuen araubidea jendaurrean
Irurako Udal Etxebizitza Tasatuaren (UET) babes publikoko erregimena ezartzeko ordenantza berriari ekarpenak egiteko epea ireki da.
Otsailaren 24 arte aurkez daitezke ekarpenak.
Irurako Udaletxea Udal Etxebizitza Tasatuaren (UET) babes publikoko erregimena ezartzeko ordenantza prestatzen ari da.
Arauaren hasierako onespena baino lehen herritarrek Ordenantza horren inguruan daukazuen iritzia ezagutzeko, datorren urriaren 24 arte epea zabalik dago. Horretarako, Ordenantzako aurkibidean ikusten den gairen baten inguruan zer esanik baduzue, edo agertzen ez den gairen bat jorratzea nahi baduzue, Udaletxean, erregistro orokorretik, egin ditzakezue ekarpenak.
Partaidetza tramite hau lagungarria da ondorengoetan sakontzeko (39/2015 Legeko 133.artikulua):
- Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
- Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
- Arauaren helburuak.
- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
