Irurako ostatuaren diseinua
Irurako ostatuaren diseinua
Irurako ostatu berrirako arduradun bila gabiltza
Irurako Ostatua urte batzuk itxita egon ondoren, obra berrikuntza batzuk egin eta, taberna-jatetxea kudeatzeko lehiaketa martxan da asteazkena, 2023ko urriak 18 bitarte. Edozein zalantza argitzeko deitu 943 691 333 telefonora.
Irurako Herri-ostatua sortzeko partaidetza-prozesuaren emaitza
Irurako Udalak, Elhuyarren aholkularitzarekin, partaidetza-prozesu bat egin du herritarrekin batera herri-ostatuaren kudeaketa-eredua definitu eta espazioaren antolaketa adosteko. Ondorengo dokumentoan emaitza dago.
Parte-hartze prozesurako, Elhuyarrekin batera, hurrengo egutegia proposatzen dugu:
Helburuak
Irurako Udaletik Zahar-etxe taberna zena herri-ostatu izateko partaidetza-prozesua jarri dugu abian.
2020ko udazkenean ospatu genuen udal-eraikinen inguruko partaidetza-prozesuan herritarrek adostutakoa oinarri, Irurako plazan herritarrentzako bilgune izango den eta herriari bizia ematea helburu izango duen kultur ekitaldiak egiteko ostatu bat zabaltzea da gure asmoa.
Kasu honetan, Irurako Udaletik partaidetza-prozesu berri bat jarriko dugu martxan, herri-ostatuaren kudeaketa-eredua eta espazioaren antolaketa erabakitzeko.
Fase 1: Aurkezpena
Otsailak 14 • 17:00 • Eskola zaharreko gela borobilean
- Zer espero dugu?
Fase 2: Esperientziak ezagutzea (Jardunaldia)
Martxoak 7 • 17:00 • Eskola zaharreko gela borobilean
Izen-ematea baharrezkoa
- Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Zerbitzu hau interesatzen bazaizu 943 692 674 telefonora deitu edo gazteria@irura.eus helbidera mezu bat bidali dezakezu hilaren 7a, 12:00ak baino lehen.
- COVID-19aren prebentziorako segurtasun eta higiene neurriak hartuko dira.
Fase 3: Kudeaketa-eredua adostea
Nolakoa behar du Irurako herri-ostatuak? • Martxoaren 20ra arte
Irurako herri-ostatuaren inguruko zuen iritzia ezagutu nahi asmoz, hurrengo galdetegia betetzera animatu nahi zaituztegu.
Herri batzarra • Martxoak 21 • 17:00 • Eskola zaharreko gela borobilean
Izen-ematea baharrezkoa
- Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Zerbitzu hau interesatzen bazaizu 943 692 674 telefonora deitu edo gazteria@irura.eus helbidera mezu bat bidali dezakezu hilaren 21a, 12:00ak baino lehen.
- COVID-19aren prebentziorako segurtasun eta higiene neurriak hartuko dira.
Fase 4: Kudeaketa-ereduan sakontzea (Herri batzarra)
Apirilak 4 • 17:00 • Eskola zaharreko gela borobilean
Izen-ematea baharrezkoa
- 943 69 26 74 telefonora deituaz.
- Saioak irauten duen bitartean zaintza-zerbitzua egongo da. Izen ematean adierazi beharko da.
- COVID-19aren prebentziorako segurtasun eta higiene neurriak hartuko dira.
Fase 5: Espazioen erabilera adostea (Herri batzarra)
Maiatzak 2 • 17:00 • Eskola zaharreko gela borobilean
Izen-ematea baharrezkoa
- 943 69 26 74 telefonora deituaz.
- Saioak irauten duen bitartean zaintza-zerbitzua egongo da. Izen ematean adierazi beharko da.
- COVID-19aren prebentziorako segurtasun eta higiene neurriak hartuko dira.