Irurako Ostatua


​​​​​​​
​​​​San Migel plazan bertan dago Irurako Ostatua. Eraberritze lanen ondoren, 2024ko otsailean zabaldu zituen ateak.  Parte-hartze prozesu baten bidez, irurarrek erabaki zuten zein erabilera eman behar zitzaion Ostatuari. Ostalaritza eta kulturgintza ditu jomuga ostatu berrituak. Jan-edanak eskaintzeaz gain, kultur ekitaldiak ere antolatzen dituzte bertan eta Kultur Mahaiko partaide da. Jon Urionaguena da arduraduna.

Goizeko 10:00etan irekitzen dute ostatua eta, aste-egunetan, 22:00ak aldera arte zabalik izaten da. Asteburuetan, afari-zerbitzua amaitutakoan ixten dituzte ateak. Eguneko menua, ogitartekoak, plater konbinatuak, pintxoak… izaten dituzte aste-egunetan eta ostegunetan, pintxo-potea antolatzen dute 18:30etatik aurrera. Asteburuetan, menu berezia ere eskaintzen dute.  Erretserbak egin edo ostatuko arduradunekin harremanetan jarri nahi izanez gero, hauxe da horretarako telefono zenbakia: 943 900 993.

Parte-hartze prozesua Bisita birtuala

​​​​​​​