Web edukia bistaratu

Irurako Kultur Mahaia

Iruran kultur eta kirol eragileak baditugu, baina udalaren partetik eragile hauen arteko koordinazioa hobetzeko beharra sumatu dugu: agenda, eskaintza... Orain arte, eragile bakoitza bere bidetik joan da koordinazio alorrean, eta herritarrengana iristeko zailtasunak izan ditu zenbait garaitan.

Herritar bezala, uste osoa dugu garrantzitsua dela kultur nahiz kirol eremuko helburuak zehaztea, hauen inguruan hausnarketa bat egitea eta denon artean partekatzeko aukera izatea. Izan ere, helburu nagusi bat konpartitzen dugu: Irura herri biziago bat bihurtzea.

Azken urte hauetan Jai Batzordearen dinamika hanka motz geratu denaren ustea dugu eta hutsune hauek betetzeko sortu da Kultur Mahaia, hein handi batean, honako helburu hauek asetzeko asmoarekin:

  • Kultur eta kirol alorrean Irurak dituen erronka eta helburuetaz hausnartzeko foro iraunkor eta eraginkor bat bihurtzea, ekitaldi zehatzak antolatzetik haratago.
  • Eragile bakoitzaren autonomiatik egitarau bateratua osatzea, elkarlanean.
  • Herritarrari zuzendutako komunikazioa hobetzea, baliabideak optimizatuz.
  • Eskaintza anitza antolatzea eta urte osora zabaltzea.
  • Euskal kultura bultzatzea.

Kultur Mahaiaren funtzionamendua

  • Hilabeteko bakoitzeko lehen ostegunean elkartuko da.
  • Aisialdi agenda hilero aterako da, eragile bakoitzak berak antolatzen dituen eskaintzak  sartzeko aukerarekin (antolatzailearen izena ipiniko da).
  • Agendaren koordinazioa udal teknikariak eramago du.
  • Agendarekin batera, bestelako  euskarriakerabiliko dira (prentsa, web orria, kartelak, app berria, etab).
  • Deialdiak irekiak izango dira, edozein herritarrak parte hartu ahalko du.

Partaideak

  • Aizpurua Jatetxea
  • Ametsa Pelota elkartea
  • Eguzki Goxo abesbatza
  • Eguzki Txoko  jubilatuen elkartea
  • Enara taberna
  • Errekalde taberna
  • Euskaraldia Irura
  • Gazte Alaiak elkartea
  • Irura Bizi
  • Irurako Gazte Asanblada
  • Irurako Haurreskola
  • Irurako ikastola
  • Irurako odol emaileen elkartea
  • Irurako Udala
  • Lats dantza taldea
  • Loatzo musika eskola
  • Trinkete taberna
Logo kultur mahaia