Ikerketa beka: Iruran zaintza eredua eraikiz

Zaintza

2024·04·24


Irurako Udaleko Berdintasun arloak Ikerketa beka bat egin nahi du, herrian egun zaintzaren arloa aztertu eta etorkizunera begira eraiki nahi den zaintza eredua definitzeko.

Honen xedea, egun herrian zaintza sistema egituratzen duten dimentsio guztiak aztertu eta hemendik abiatuta etorkizunera begira egongo diren beharrak aurreikusi eta guzti hauei erantzuteko eredu komunitario, sostengarri eta feminista eraikitzeko oinarriak finkatzea izango da.

Azken urte hauetan agerian geratu da indarrean dagoen zaintza sistemaren ahultasuna eta honek gure, gertukoen zein ingurukoen bizitzetan duen eragina. Horregatik beharrezko ikusten da, gure testuingurua aztertu eta etorkizunera begira zaintza eredu-egitura bat eraiki ahal izateko estrategia pentsatzen eta eraikitzen hastea.

Bekaren oinarriak: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2024/04/23/c2402690.pdf