Ikerketa beka
Ikerketa beka. Emakumeen ekarpena Irurako historian
Irurako Udaleko Berdintasun arloak Ikerketa Beka bat deitu du, Irurako emakumeek historian zehar bete duten paperaz datu berriak argitaratzeko edo eta datu jakinetan sakontzeko.
Mendeetan, emakumeak baztertuak izan dira historia ofizialean. Egin dituzten ekarpenak, bai eremu publikoan bai pribatuan, garrantzirik gabekotzat jo izan dira, eta beraz, isilarazi egin dira.
Horregatik guztiagatik, Irurako emakumeen historia, eta bizitza kultural, sozial, ekonomiko edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea nahi du Udalak.