Guraso euskaldunei zuzendutako irrati-tarteak
Guraso euskaldunei zuzendutako irrati-tarteak
Euskararen inguruko sentiberatzea eta komunikazioa areagotzeko asmoz, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteak emititzen ditu, eta Irurako Udalak, beste udal askorekin batera, parte hartzen du emisio horiek finantzatzen.
Irrati-tarte hauen helburua, euskaldunak izanik ere, bikote hizkuntza gaztelania duten gurasoak bere hizkuntza jokabidearen ondorioez ohartaraztea da. Hizkuntza transmititu transmititzen dute, baina gero euren hizkuntza jokabideak haurrei erakusten dien paradigma euskararen gutxiespenarena da. Familia horien hizkuntza gaztelania izango da berandu baino lehen eta horrek haur eta gaztetxo horien hizkuntza jokabidea baldintzatu eta markatuko du. Ez dute euskaraz aritzeko joerarik, eta ondorioz erraztasunik izango.
Galera hau oso larritzat jota, lehentasunezko lerro ditugu tipologia honetako familiak eta horregatik zuzentzen dizkiegu beraiei irrati-tarte hauek.
Informazio erlazionatua
Irratsaioa 1
Irratsaioa 2
Irratsaioa 3
Irratsaioa 4
Irratsaioa 5
Irratsaioa 6
Irratsaioa 7
Irratsaioa 8
Irratsaioa 10
Irratsaioa 11
Irratsaioa 12