Web edukia bistaratu

Goiza Pasa Udaleku irekiak 2020

Irurako haur eta nerabeei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien gaztaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2019-2020 ikasturteari amaiera emateko Goiza Pasa udaleku irekietako eskaintza aurkeztera gatoz.

Aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundia, Gaztematika sistema publikoaren aholkularitzarekin, udal batzuekin lanean ari da aisialdiko eta denbora libreko jarduerak sustatzeko, eta Irura udal horietako bat da.

Gaztematika, Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udalerri gehienen artean, haurren, nerabeen eta gazteen sustapenerako sortutako sistema publikoa da. Sarearen helburua, Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteei etapa horietan, ahalakik eta modu indibidualenean, garatzeko eta autonomo izateko behar duten laguntza ematea da.

Gaztematikaren barruan, PSZ proiektuak garrantzi handia du herritarren garapenean. Proiektu honek, haurren, nerabeen eta gazteen ekimena eta parte-hartzea bultzatzen ditu Gipuzkoako herri txikietan. Honen helburua, haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartzea etengabe eta haurtzarotik helduarora arte sustatzea da, herritartasun aktiboa garatzeko. PSZk, herri bakoitzak bere haur, nerabe eta gazteekin dituen loturak sortu, indartu eta aktibatzea du xede.

Irurako udalak, PSZ proiektuaren barruan ikasturtean zehar ludoteka eta gazteleku zerbitzuak eskaintzen ditu eta uztailean lau astez goiza pasa udaleku irekiak. Goiza pasa, hirutan banatzen da. Alde batetik, 2004-2008 (biak barne) urteen artean jaiotakoak (Gazteleku zerbitzua jasotzen dutenak), bestetik 2009 eta 2015 urteen artean jaiotakoak (ludoteka zerbitzua jasotzen dutenak) eta azkenik 2016-2017 urteetan jaiotakoak (“haurtzaro txikia” deituriko etapan dauden helduenak).

2009tik 2015era (biak barne) eta 2016eta 2017 urteetan jaiotakoei eskaintzen zaien goiza pasak asteka funtzionatzen du eta haurrek nahi duten asteetan eman dezakete izena. Zerbitzuaz, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara goza dezakete, nahiz eta irteera egunetan ordutegia aldatu daitekeen (2016-2017 urtekoek ez dute irteerarik egiten). 09:00etatik 10:00etara eskaintzen den zaintza zerbitzua, bertan izen ematen duen orok erabil dezake. Aipatu, adin hauetako haurrak talde ezberdinetan banaturik egoten direla. 2004tik 2008ra (biak barne) jaio bitartekoek astean hirutan jasotzen dute goiza pasa zerbitzua. Hiru egun horietatik bitan irteera izaten dute eta bestean herrian geratzen dira ekintzak eginez. Hauek matrikulatzerako garaian, ez dira asteka matrikulatzen baizik eta irteeretara, modu honetan talde bakarra osatzen dute beti.

Aurten goiza pasa zerbitzua ekainaren 29tik uztailaren 24ra eskainiko da, baina hasiera eta amaiera datak, parte-hartzaileak bezala (jaiotze urtearen arabera), urtez urte aldatzen joaten dira, nahiz eta urtero 4 aste izaten diren. Aipatu ere, ludoteka eta gazteleku zerbitzuak ez bezala, goiza pasan matrikulazioa ordaindu egiten dela.

 

Helburuak

  • Aisiaz gozatzeko aukera eskaintzea tokiko eskaintza baten bidez.
  • Haur eta nerabeen herritartasun sena garatzea eta parte-hartzea bultzatzea.
  • Sozializaziorako, inklusiorako, konpromisorako, garapenerako eta sormenerako espazio bat eskaintzea.
  • Beren autonomia eta ahalduntzea garatzeko laguntza eskaintzea.
  • Baloreetan oinarritutako elkarbizitza sustatzea, konfidantzan, errespetuan, etab.
  • Berdintasuna bultzatuz, kultura, ideia, ohitura, jarrera, genero, etab ezberdinak errespetatatzea.
  • Ingurunea, zaindu, errespetatu eta maitatzea.

 

 

Haurrak 2009-17

Irurako haurrei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2019-2020 ikasturteari amaiera emateko Goiza Pasa udaleku irekiak aurkeztera gatoz.

Haurren aisialdia 4 urterekin hasten denez hortik beherakoa “haurtzaro txikia” bezala da ezaguna. Etapa horretan familiarekiko loturak eta oinarrizko estimulaziotarako sarbideak dira nagusi haurren arretan. Arrazoi honengatik, udalak 2016 eta 2017an jaiotako haurrentzat euren etapako beharren araberako programazio bat garatuko du. Horretarako, joan zen urtean bezala, etapa honetako haurrentzat udalerrian burutzeko ekintzak prestatuko ditugu.

Beraz, goiza pasako udaleku irekiak 2009-2015 urte bitarteetan jaiotakoekin hasiko dira. Hauen kasuan, iaz bezala garatuko da programa. Programazioaren barruan irteerak egongo direnez, zenbait ordu aldaketa egongo dira, baina guztiak ongi zehaztuta agertuko dira programazioan.

Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2019 goiza pasa udaleku irekietako datu batzuk:

 

Parte hartzaile kopurua: HAURRAK: 159 NERABEAK: 64
Udalak, goiza pasarako kontratatutako begirale eta zuzendari kopurua: BEGIRALEAK: 19 ZUZENDARIA: 1
Diru sarrerak eta gastuak: SARRERAK: 11.778,97€ GASTUAK: 40.269,56€

 

Bestalde, inork ordaintzeko arazoak balitu, gizarte zerbitzuetako hobari eskaera egin beharko du Udaleko gizarte@irura.eus korreora eta eskaera onartua izanez gero kuotaren %10 ordainduko luke.

Aurten, COVID-19 birusak sortu duen osasun alarmaren ondorioz, matrikulazioa online egingo da www.irura.eus orrialdetik. Bertatik, Pdf formatuan egongo den matrikulazio orria deskargatu beharko duzue eta bete. Ondoren, matrikulazio orria goizapasa2020@gmail.com korreora bidali beharko duzue. Kontuan izan izen emate epea errespetatzea oso garrantzitsua dela kalitatezko zerbitzua mantentzeko.

Aipatu ere, udaletik goiza pasa antolatzen jarraituko dugula baina ezin dela ziurtatu uztailean zerbitzu hau aurrera eramaterik egongo den eta horrela bada antolaturik dauden ekintza eta irteerak gauzatzerik egongo diren edo baldintzak aldatuko diren.

 

Izena emateko epea

Izena emateko epea: Apirilaren 29tik maiatzaren 13ra (biak barne). Online egingo da www.irura.eus orrialdetik eta bertan dagoen matrikulazio orria bete ondoren goizapasa2020@gmail.com korreora bidali beharko duzue.
Txanda/k: bakoitzak komeni zaion astean/asteetan izen eman dezake: 1) EKAINAREN 29TIK UZTAILAREN 3RA.
2) UZTAILAREN 6TIK 10RA.
3) UZTAILAREN 13TIK 17RA.
4) UZTAILAREN 20TIK 24RA.
Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara (irteeretarako, ordutegia alda daiteke).
Zaintza: Goizeko 09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua egongo da. Honen kostua seme-alaba batengatik 7€ asteko, bi seme-alabengatik 12€ asteko, eta hiru seme-alabengatik 15€ asteko izango da. Inork egun bateko zaintza behar izanez gero, aste osoa ordaindu beharko du. Irurakoak ez direnak ez dute inolako deskonturik izango. Astea haur bakoitzeko 7€
Parte hartzaileak: 2009-2017 urteen artean jaiotakoak(biak barne).
Prezioak: Aste 1: Iruran erroldatuta daudenak 22 €, besteek 44 €
2 aste: Iruran erroldatuta daudenak 41,15 €, besteek 88 €
3 aste: Iruran erroldatuta daudenak 57,75 €, besteek 132 €
4 aste: Iruran erroldatuta daudenak 71,50 €, besteek 176 €

* Familia ugariaren agiria bidaltzen dutenei %10eko deskontua aplikatuko zaie (matrikulazio orriarekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Deskontu honi, bigarren seme alabagatik, beste %10eko deskontua aplikatuko zaio, eta hiru seme-alabek izena emango balute, %15koa.

Familia ugaria ez izan arren, seme-alaba bat baino gehiagok izena eman badute, deskontu bera aplikatuko da (bigarrenagatik %10). Beti ere haurren goiza pasan izen emanez gero, eta ez gaztelekukoen Goiza Pasan. Deskontuak Iruran erroldatuak soilik izango dituzte.

Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.

 

Oharrak

  • Matrikularekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da iaz goiza pasan edo ikasturte honetan ludotekan izena eman ez dutenek.
  • Epez kanpo ekarritako izen-emate orriak onartuko dira baldin eta taldean plazarik bada. Onartua izanez gero, eguneko 3€ko isuna aplikatuko da.
  • Izena emate orria bat eta bakarra izan behar du familiako. (hiru seme-alaba baina gehiago daudenean salbu. Kasu hauetan, bi izen emate orri bete eta biak mezu berean bidali).
  • Izena eman ondoren ez da luzapenik onartuko, baldin eta ez bada 2017an jaiotako haurra.
  • Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin), eta behin matrikulatu ondoren ezingo da matrikulatutako astez aldatu ere. Eguraldia dela eta ekintzak alda daitezke. Aste horretan irteera gauzatuko ez balitz, herrian, goiza pasako zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz.
  • Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa izango dute.
  • Puntualtasuna erregutzen da, batez ere irteera egunetan trena edo autobusa hartu behar baitugu.
  • Udalekuetako hizkuntza euskara izango da.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Gutuna Haurrak 2009-17 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Matrikulazio orria Haurrak  [pdf]

Neraberak 2004-08

Irurako nerabeei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien gaztaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2019-2020 ikasturteari amaiera emateko Goiza Pasa udaleku irekietako eskaintza aurkeztera gatoz.

Aurten, 2004-2008 urte bitartean jaiotako gazteek izango dute ekainaren 29tik uztailaren 24ra gauzatuko den goizapasan matrikulatzeko aukera. Programazioari dagokionez, iaz bezala garatuko da programa, hau da, haurren goiza pasan ez bezala, nerabeak irteeretara matrikulatuko dira. Hala ere, herrian bertan goiza pasa zerbitzuaz gozatzeko aukera izango dute egun jakin batzuetan.

Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen.

 

Parte hartzaile kopurua: HAURRAK: 159 NERABEAK: 64
Udalak, goiza pasarako kontratatutako begirale eta zuzendari kopurua: BEGIRALEAK: 19 ZUZENDARIA: 1
Diru sarrerak eta gastuak: SARRERAK: 11.778,97€ GASTUAK: 40.269,56€

 

Bestalde, inork ordaintzeko arazoak balitu, gizarte zerbitzuetako hobari eskaera egin beharko du Udaleko gizarte@irura.eus korreora eta eskaera onartua izanez gero kuotaren %10 ordainduko luke.

Aurten, COVID-19 birusak sortu duen osasun alarmaren ondorioz, matrikulazioa online egingo da www.irura.eus orrialdetik. Bertatik, Pdf formatuan egongo den matrikulazio orria deskargatu beharko duzue eta bete. Ondoren, matrikulazio orria goizapasa2020@gmail.com korreora bidali beharko duzue. Kontuan izan izen emate epea errespetatzea oso garrantzitsua dela kalitatezko zerbitzua mantentzeko.

Aipatu ere, udaletik goiza pasa antolatzen jarraituko dugula baina ezin dela ziurtatu uztailean zerbitzu hau aurrera eramaterik egongo den eta horrela bada antolaturik dauden ekintza eta irteerak gauzatzerik egongo diren edo baldintzak aldatuko diren.

 

Izena emateko epea

Apirilaren 29tik maiatzaren 13ra. Online egingo da www.irura.eus orrialdetik eta bertan dagoen matrikulazio orria bete ondoren goizapasa2020@gmail.com korreora bidali beharko duzue.

 

Goiza Pasako ordutegia

Ordutegia

Ekintzak eta prezioak

  EKINTZAK ETA PREZIOAK IRURAKOAK KANPOKOAK
06/30 EGUN OSOKO IRTEERA ASTEASUKO IGERILEKURA BIZIKLETAZ (bazkaria, toaila, bainujantzia, txankletak, krema, bizikleta eta kaskoa ekarri) 5,00 € 10,00 €
07/02 KLARA DONEA IRLARA EGUN OSOKO IRTEERA (bazkaria, toaila, bainujantzia, txankletak eta krema ekarri) 5,00 € 10,00 €
07/07 HERNANIKO IGERILEKURA EGUN OSOKO IRTEERA (bazkaria, toaila, bainujantzia, txankletak eta krema ekarri) 5,00 € 10,00 €
07/09 OLABERRIKO KARTING-ERA ETA IGERILEKURA EGUN OSOKO IRTEERA (bazkaria, toaila, bainujantzia, uretako txanoa, txankletak eta krema ekarri) 10,00 € 20,00 €
07/14 ONDARRETAKO HONDARTZARA IRTEERA KAYAK ETA PADDLE SURF EGITERA (bazkaria, toaila, bainujantzia, txankletak , krema eta aldatzeko arropa ekarri) * EZINBESTEKOA IGERIAN JAKITEA. 17,50 € 35,00 €
07/16 KONTXAKO HONDARTZARA EGUN OSOKO IRTEERA (bazkaria, toaila, bainujantzia, txankletak eta krema ekarri). 5,00 € 10,00 €
07/21-22 ARBIZUKO KANPINERA IRTEERA. Bertako aterpetxean egingo dugu lo pentsio osoan (lehen eguneko bazkaria eta merienda, lo zakua, toaila, bainujantzia, igerilekuko gorroa, krema, garbiketa pertsonalerako beharrezko materiala, mudak eta arropa erosoa ekartzea beharrezkoa da). 30,00 € 60,00 €

* Familia ugariaren agiria bidaltzen dutenei %10eko deskontua aplikatuko zaie (matrikulazio orriarekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Deskontu honi, bigarren seme alabagatik beste %10eko deskontua aplikatuko zaio, eta hiru seme-alabek izen emango balute %15koa. Familia ugaria ez izan arren seme-alaba bat baino gehiagok izen eman badute deskontu bera aplikatuko da (bigarrenagatik %10). Beti ere gaztelekuko Goiza Pasan izen emanez gero, eta ez haurren Goiza Pasan. Deskontuak Iruran erroldatuak soilik izango dituzte.

Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.

 

Oharrak

  • Matrikula orriarekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da iaz Goiza Pasan edo ikasturte honetan gaztelekuan izena emanda ez zutenek.
  • Epez kanpo ekarritako izen-emate orriak onartuko dira baldin eta taldean plazarik bada. Onartua izanez gero, eguneko 3€ko isuna aplikatuko da.
  • Izena emate orria bat eta bakarra izan behar du familiako. (bi seme-alaba baina gehiago daudenean salbu. Kasu hauetan, bi izen emate orri bete eta biak mezu berean bidali).
  • Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin).
  • Ekintzetan gutxienez 10 lagunek parte hartu beharko dute taldea osatzeko. Ez da gehiengo parte-hartzaileen mugarike gongo.
  • Eguraldia dela eta irteera bertan behera geratzen bada, herrian goiza pasako zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz. 10€ baina gutxiagoko kostua duten irteeretan ez da dirua itzuliko.
  • Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa izango dute.
  • Puntualtasuna erregutzen da, batez ere irteera egunetan trena edo autobusa hartu behar baitugu.
  • Udalekuetako hizkuntza euskara izango da.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Gutuna Neraberak 2004-08 [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Matrikulazio orria Nerabeak [pdf]

Arauak

  • Epez kanpo ekarritako izen-emate orriak onartuko dira baldin eta taldean plazarik bada. onartua izanez gero, eguneko 3€ko isuna aplikatuko da.
  • Izena emate orria bat eta bakarra izan behar du familiako (bi (nerabeen zerbitzuan) edo hiru (haurren zerbitzuan) seme-alaba baina gehiago daudenean salbu. kasu hauetan, bi izen emate orri bete eta biak mezu berean bidali).
  • Matrikula orriarekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da iaz goiza pasan edo ikasturte honetan gaztelekuan izena emanda ez zutenek.
  • Familia ugariaren agiria aurkezten ez dutenei, ez zaie hobaria aplikatuko.
  • Gizarte zerbitzuetako hobaria jasotzen dutenak, gutxienez astean lau aldiz etorri beharko dira (Baldin eta ez badute mediku ziurtagiria ekartzen) . Horrela ez bada, hurrengo urtean hobari hau jasotzeko aukera galduko dute.
  • Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin). Behin matrikulatu ondoren ezingo da matrikulatutako astez aldatu eta ezta ere luzapenik egin, baldin eta ez bada 2017an jaiotako haurra.
  • 10:00etarako ateak irekita egon behar du eta inoiz ezin dute ordua baino lehenago irten.
  • Parte hartzaileren batek goiza pasan dagoen bitartean lehenago irten behar badu, gurasoak edo tutoreak ardura partea bete behar du.
  • Goiza pasako orduetan parte-hartzaileei ez zaie botikarik emango gurasoak edo tutoreak ez badu baimena bete.
  • Eguraldia dela eta haurren ekintzak alda daitezke. Aste horretan irteera gauzatuko ez balitz, herrian, goiza pasako zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz.
  • Nerabeen irteeretan eguraldia edo beste arrazoi batzuk direla medio irteera bertan behera geratzen bada, herrian goiza pasako zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz. 10€ baina gutxiagoko kostua duten irteeretan ez da dirua itzuliko.
  • Nerabeen ekintzetan gutxienez 10 lagunek parte hartu beharko dute taldea osatzeko. Ez da gehiengo parte-hartzaileen mugarik egongo.
  • Puntualitatea eskatzen da. Irteera egunetan berandu datorrenari ez zaio itxarongo.
  • HH eta LH1eko haurren kasuan, begiraleak ziurtatu beharko du guraso, tutore, anai-arreba edo familiako kideren batekin joan dela haurra. Familiakoa ez den norbait bila etorri behar duen kasuetan, guraso edo tutoreak ardura partea bete beharko du lehenago.
  • LH2tik (hau barne) aurrerako parte-hartzaileei goiza pasatik etxera bakarrik joaten utziko zaie (gurasoak edo tutoreak aurkakorik adierazi ezean).
  • Udalekuetako hizkuntza euskara izango da.
  • Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa izango dute.
  • Talde bakoitzean sexu ezberdinetako begiraleak jarriko dira (ahal den heinean).
  • Ez dira ospakizun erlijiosoak egingo.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Arauak [pdf]

 

Izen ematea

Nola egin Goiza Pasako matrikulazioa online?

Jarraian, matrikulazioaren pausoz-pausoko azalpena:

  • Matrikulazioa gauzatuko duzun gailuan, “Adobe Acrobat” aplikazioa deskargatuta eduki behar da. Hala ez bada, deskargatu egin behar da. Ordenagailu gehienek deskargatuta dute baina, tabletetan eta mugikorretan ez da hala izaten.
  • Irurako udaleko web orrian dagokizun matrikulazio orria deskargatu (haurrena edo nerabeena).
  • Matrikulazio orria “Adobe Acrobat” aplikazioarekin ireki eta betetzen hasi. Mesedez, gogoan izan hutsune guztiak betetzea beharrezkoa dela.
  • Dena ondo bete duzuela ziurtatu eta sinatu.
  • Dokumentuan eginiko aldaketak gorde (Fitxategia -> Gorde) direla ziurtatu eta goizapasa2020@gmail.com posta elektronikora bidali. Gogoratu, osasun txartelaren eta familia ugariaren kopia bidali behar baduzu, matrikulazio orriarekin batera txertatu behar duzula mezuan.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Matrikulazio orria Haurrak  [pdf]

 

Dokumentuak deskargatu

Matrikulazio orria Nerabeak [pdf]

Begiraleen deialdia

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “Goiza Pasa 2020” udaleku irekietarako,  ekainaren 22tik uztailaren 24ra 3 ordu eta 30 minutuz aritzeko. Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.

Begirale lanetan aritzeko beharrezkoa da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean eta euskaraz jakitea. Lehentasun osoa izango dute aisialdiko begirale titulua dutenek.

Kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak, errolda, titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, etab. izango dira besteak beste.

Interesatuek kurrikulumak eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (apirilaren 29tik maiatzaren13ra, biak barne) goizapasa2020@gmail.com korreo elektronikora bidali beharko dituzte. 

Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa merituetan lortutako puntuen batura izango da, horren arabera sortuko delarik izengaien zerrenda. Zerrenda hau, goizapasako begiraleak kontratatzeko ez ezik urtean zehar sortzen diren ordezkapen eta beharrei erantzuteko ere erabiliko da.

Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituzten Irurarrek eskaera goizapasa2020@gmail.com korreo elektronikora egin beharko dute. 

Oharra

COVID-19 birusak sortu duen osasun alarmaren ondorioz, ezin da ziurtatu uztailean goiza pasa zerbitzua aurrera eramateko aukera izango dugunik, beraz, jakinarazi, legeak arautzen duenaren arabera jardungo dugula.

 

 

Dokumentuak deskargatu

Begiraleen deialdia [pdf]