Goiza Pasa 2023
Udaleku irekiak
Haurrak 2012-2020
Irurako haurrei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2022-2023 ikasturteari amaiera emateko Goiza Pasa udaleku irekiak aurkeztera gatoz.
Haurren aisialdia 4 urterekin hasten denez, hortik beherakoa “haurtzaro txikia” bezala da ezaguna. Etapa horretan familiarekiko loturak eta oinarrizko estimulazioetarako sarbideak dira nagusi haurren arretan. Arrazoi honengatik, udalak 2019 eta 2020an jaiotako haurrentzat, euren etapako beharren araberako programazio bat garatuko du. Horretarako, urtero bezala, etapa honetako haurrek burutzeko ekintzak prestatuko ditugu.
Horrela, goiza pasako udaleku irekiak 2012-2020 urte bitarteetan jaiotakoekin hasiko dira. Hauen kasuan, programazioaren barruan, zenbait egunetan zerbitzuaren luzatzea eman ahalko da, baina guztia ongi zehaztuta agertuko da bertan.
Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2023ko uda aisialdia udaleku irekietako datu batzuk:
Parte hartzaile kopurua: | Haurrak: 117 | Nerabeak: 54 |
---|---|---|
Udalak kontratatutako begirale kopurua: | Begiraleak: 17 | |
Diru sarrerak eta gastuak: | Sarrerak: 11.555,00€ | Gastuak: 35.320,10€ |
Izen-ematea www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. Sistema honek, partaideei, eskaeran ipinitako datuen kopia bat helarazten die eta hau, ezinbesteko neurria da izen ematean gaizki ulerturik ez egoteko. Hala ere, jakin, administrazio publikoak erregistro elektroniko bidez egitea bultzatzen duela, baina gure kasuan aipatutako neurria betetzea oraingoz ezinezkoa denez, aurtengoan izen ematea web orritik egin beharko da.
Goiza pasan elkar ikusiko dugulakoan, aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan.
Izena emateko epea: | Apirilaren 24tik maiatzaren 5era (biak barne). www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. |
Txanda/k: bakoitzak komeni zaion txandan/txandetan izena eman dezake: | 1.Txanda: uztailaren 3tik 14era. 2.Txanda: uztailaren 17tik 28ra. |
Ordutegia: | Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara.. |
Zaintza: | Goizeko 09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua egongo da. Honen kostua seme-alaba batengatik 20€ txandako, bi seme-alabengatik 30€ txandako, eta hiru seme-alabengatik 36€ txandako izango da. Inork egun soil batzuetako zaintza behar izanez gero, txanda osoa ordaindu beharko du. |
Parte hartzaileak: | 2012-2020 urteen artean jaiotakoak (biak barne). |
Prezioak | Txanda bakarra: 50 € Bi txandak: 90 € |
Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da. Hobari hauek bateragarriak dira.
Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (hobaria, baremo ekonomikoaren baitan emango da, kopurua DSBE/RGI ren parekoa izango da). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu beharko dute.
Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.
Oharrak
- Izen ematearekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da aurrez aurkeztu ez dutenek.
- Haurrak hezkuntza premia bereziren bat edo eta alergiaren bat izanezkero, garrantzitsua da izen ematerakoan beharrezko zehaztasun guztiak azaltzea norbanakoaren eta taldearen onurarako.
- Epez kanpo egindako izen-emateak onartuko dira baldin eta taldean plazarik bada eta maiatzaren 22a baino lehen egindakoak badira.
- Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin), eta behin matrikulatu ondoren ezingo da matrikulatutako txandaz aldatu ere.
- Eguraldia dela eta ekintzak alda daitezke.
Nerabeak 2007-2011
Irurako nerabeei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien gaztaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2022-2023 ikasturteari amaiera emateko gaztelekuko goiza pasa eskaintza aurkeztera gatoz.
Aurten, 2007-2011 urte bitartean jaiotako gazteek izango dute uztailaren 4tik uztailaren 27ra gauzatuko den goiza pasan matrikulatzeko aukera. Programazioari dagokionez, iaz ez bezala, nerabeak egunka matrikulatuko dira. Beraien interesen arabera, gustoko irteeretan edo/eta herriko jardueretan izena emanda.
Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2022ko uda aisialdia udaleku irekietako datu batzuk:
Parte hartzaile kopurua: | Haurrak: 117 | Nerabeak: 54 |
---|---|---|
Udalak kontratatutako begirale kopurua: | Begiraleak: 17 | |
Diru sarrerak eta gastuak: | Sarrerak: 11.555,00€ | Gastuak: 35.320,10€ |
Izen-ematea www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. Sistema honek, partaideei, eskaeran ipinitako datuen kopia bat helarazten die eta hau, ezinbesteko neurria da izen ematean gaizki ulerturik ez egoteko. Hala ere, jakin, administrazio publikoak erregistro elektroniko bidez egitea bultzatzen duela, baina gure kasuan aipatutako neurria betetzea oraingoz ezinezkoa denez, aurtengoan izen ematea web orritik egin beharko da.
Goiza pasan elkar ikusiko dugulakoan, aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan.
Izena emateko epea
Apirilaren 24tik maiatzaren 5era (biak barne) www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da.
Goiza pasako ordutegia
Ekintzak eta prezioak
EKINTZAK ETA PREZIOAK | ||
---|---|---|
07/04 | HERNANIKO IGERILEKURA | 10,00 € |
07/05 | HERRIAN JARDUERAK | 5,00 € |
07/06 | TXINDOKIKO ITZALA ABENTURA PARKERA | 16,00 € |
07/11 | ASTEASUKO IGERILEKURA BIZIKLETAZ | 8,00 € |
07/12 | HERRIAN JARDUERAK | 5,00 € |
07/13 | BAZTAN ABENTURA PARKERA ARROIL-AQUAPARK NATURALA EKINTZA EGITERA. (ezinbestekoa igerian jakitea). | 25,00 € |
07/18 | ETARIA-ZUMAIA IBILALDIA | 8,00 € |
07/19 | HERRIAN JARDUERAK | 5,00 € |
07/20 | SANTA KLARA IRLARA | 10,00 € |
07/26-27 | ARBIZUKO KANPINERA GAUA PASATZERA | 40,00 € |
Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da (Beti ere gaztelekuko goiza pasan izena emanez gero, eta ez haurren goiza pasan). Hobari hauek bateragarriak dira.
Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (RGIra lotua egongo da agiri hori). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu ahal izango dute.
Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.
Oharrak
- Izen ematearekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da aurrez aurkeztu ez dutenek.
- Nerabeak behar bereziren bat badu (dislexia, adimen urritasuna, jarrera arazoak, alergiak, etab.), garrantzitsua da izen ematerakoan beharrezko zehaztasun guztiak azaltzea norbanakoaren eta taldearen onurarako.
- Epez kanpo ekarritako izen-emate orriak ez dira onartuko.
- Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin).
- Ekintzetan gutxienez 10 lagunek parte hartu beharko dute taldea osatzeko eta gehienez 55 lagunentzat egongo dira plazak. kopurua gaindituz gero, Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa dute. kasu honetan udalak baloratuko du dituen baliabideen arabera plaza kopurua areagotzeko aukera duen ala ez eta ezezko kasuan zozketa egingo da (maiatzaren 20an). aldiz, jakinarazten da, uztailak 14 eta 26-27ko irteeretako behin betiko plaza kopurua 55 lagunekoa dela.
- Eguraldia dela eta irteera egiteko aukerarik egongo ez balitz, herrian goiza pasako zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz eta bere kostua 5€ izango da. zerbitzu hau irteeran izena eman duten guztiek jasoko dute eta honen kobraketa gauzatuko da nahiz eta ez bertaratu.
Begiraleak
Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “GOIZA PASA 2023” udaleku irekietarako, uztailaren 3etik 28ra. Izena ematen duten haur eta nerabeen kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.
Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean topatuko dituzue eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).
Interesatuek eskaera eta eskatutako dokumentazioa, martxoaren 30etik maiatzaren 2ra, eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan egin beharko dute.
Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Eskaera egiten dutenei jakinaraziko zaie talde dinamika non eta noiz egingo den.
Hezitzaile lanetarako kontratatua izateko, beste baldintza batzuez gain, ezinbesteko izango da 16 urte izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, euskaraz jakitea, natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea eta prestaketa asteburuan parte hartzea. Prestaketa asteburua maiatzaren 27 eta 28an izango da.
Emaitzen zerrendarekin, lan poltsa sortuko da, Irurako Udalean sor litezkeen begirale eta hezitzaile perfila duten beharrei aurre egiteko erabiliko da.
Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera, martxoaren 30etik maiatzaren 2ra, elektronikoki zerbitzu telematikoen bitartez egin beharko da.
Udako udaleku ireki hauetarako beharrak kontuan hartuta, uretako sorosleen titulazioa indarrean aurkezten dutenen artean puntuazio altuena duenak, lehentasuna izango du lanaldi osoko kontratupean aritzeko.