Goiza Pasa 2022
Goiza Pasa 2022
Udaleku irekiak
Haurrak 2011-17
Irurako haurrei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2021-2022 ikasturteari amaiera emateko Goiza pasa udaleku irekiak aurkeztera gatoz.
Haurren aisialdia 4 urterekin hasten denez hortik beherakoa “haurtzaro txikia” bezala da ezaguna. Etapa horretan familiarekiko loturak eta oinarrizko estimulaziotarako sarbideak dira nagusi haurren arretan. Arrazoi honengatik, udalak 2018 eta 2019an jaiotako haurrentzat euren etapako beharren araberako programazio bat garatuko du. Horretarako, joan zen urtean bezala, etapa honetako haurrentzat udalerrian burutzeko ekintzak prestatuko ditugu.
Beraz, goiza pasako udaleku irekiak 2011-2017 urte bitarteetan jaiotakoekin hasiko dira. Hauen kasuan, programazioaren barruan, zenbait ordu aldaketa egon ahalko dira, baina guztiak ongi zehaztuta agertuko dira bertan.
Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2021eko uda aisialdia udaleku irekietako datu batzuk:
Parte hartzaile kopurua: | Haurrak: 117 | Nerabeak: 58 |
---|---|---|
Udalak kontratatutako begirale kopurua: | Begiraleak: 22 | |
Diru sarrerak eta gastuak: | Sarrerak: 8.702,43€ | Gastuak: 37.135,26€ |
Aurten, izen-ematea elektronikoki egin behar da www.irura.eus. webguneko on-line tramiteak ataletik. Horretarako, sinadura elektronikoa beharko duzue, ez duzuenok BakQ-a eska dezakezue udaletxeko harreran (herritarrentzako identifikazio elektronikoa). Izen ematea egiteko edozein zailtasun izanez gero, zuen beharretara egongo gara kultura bulegoan egun eta ordutegi hauetan:
- Maiatzaren 2tik 6ra eta 9tik 12ra (09:00-13:00)
- Maiatzak 3, 5, 10 eta 12an (16:00-18:00)
Aipatu ere, udaletik zerbitzua normaltasunez antolatzen jarraituko dugula osasun neurriek bermatzen duten heinean.
Goiza pasan elkar ikusiko dugulakoan, aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan.
Izena emateko epea: | Maiatzaren 2tik 12ra (biak barne). Elektronikoki egingo da www.irura.eus webguneko on-line tramiteak ataletik. |
Txanda/k: bakoitzak komeni zaion txandan/txandetan izena eman dezake: | 1.Txanda: uztailaren 4tik 15era. 2.Txanda: uztailaren 18tik 29ra. |
Ordutegia: | Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara.. |
Zaintza: | Goizeko 09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua egongo da. Honen kostua seme-alaba batengatik 20€ txandako, bi seme-alabengatik 30€ txandako, eta hiru seme-alabengatik 36€ txandako izango da. Inork egun soil batzuetako zaintza behar izanez gero, txanda osoa ordaindu beharko du. |
Parte hartzaileak: | 2011-2019 urteen artean jaiotakoak(biak barne). |
Prezioak | Txanda bakarra: 50 € Bi txandak: 90 € |
Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da (Beti ere haurren goiza pasan izena emanez gero, eta ez gaztelekukoen goiza pasan). Hobari hauek bateragarriak dira.
Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (RGI ra lotua egongo da agiri hori). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu ahal izango dute.
Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.
Notas
- Izen ematearekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da aurrez aurkeztu ez dutenek.
- Haurrak behar bereziren bat badu (dislexia, adimen urritasuna, jarrera arazoak, alergiak, etab.), garrantzitsua da izen ematerakoan beharrezko zehaztasun guztiak azaltzea norbanakoaren eta taldearen onurarako.
- Epez kanpo egindako izen-emateak onartuko dira baldin eta taldean plazarik bada eta maiatzaren 27a baino lehen egindakoak badira.
- Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin), eta behin matrikulatu ondoren ezingo da matrikulatutako txandaz aldatu ere.
- Eguraldia dela eta ekintzak alda daitezke.
- Puntualtasuna eskatzen da.
- Udalekuetan erabiliko den hizkuntza euskara izango da.
Nerabeak 2006-10
Irurako nerabeei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien gaztaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2021-2022 ikasturteari amaiera emateko gaztelekuko goiza pasa eskaintza aurkeztera gatoz.
Aurten, 2006-2010 urte bitartean jaiotako gazteek izango dute uztailaren 4tik uztailaren 29ra gauzatuko den goiza pasan matrikulatzeko aukera. Programazioari dagokionez, iaz ez bezala, nerabeak egunka matrikulatuko dira. Beraien interesen arabera, gustoko irteeretan edo/eta herriko jardueretan izena emanda.
Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2021eko uda aisialdia udaleku irekietako datu batzuk:
Parte hartzaile kopurua: | Haurrak: 117 | Nerabeak: 58 |
---|---|---|
Udalak kontratatutako begirale kopurua: | Begiraleak: 22 | |
Diru sarrerak eta gastuak: | Sarrerak: 8.702,43€ | Gastuak: 37.135,26€ |
Aurten, izen-ematea elektronikoki egin behar da www.irura.eus. webguneko on-line tramiteak ataletik. Horretarako, sinadura elektronikoa beharko duzue, ez duzuenok BakQ-a eska dezakezue udaletxeko harreran (herritarrentzako identifikazio elektronikoa). Izen ematea egiteko edozein zailtasun izanez gero, zuen beharretara egongo gara kultura bulegoan egun eta ordutegi hauetan:
- Maiatzaren 2tik 6ra eta 9tik 12ra (09:00-13:00)
- Maiatzak 3, 5, 10 eta 12an (16:00-18:00)
Aipatu ere, udaletik zerbitzua normaltasunez antolatzen jarraituko dugula osasun neurriek bermatzen duten heinean.
Goiza pasan elkar ikusiko dugulakoan, aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan.
Izena emateko epea
Maiatzaren 2tik 12ra (biak barne) elektronikoki egingo da www.irura.eus webguneko on-line tramiteak ataletik.
Goiza pasako ordutegia
Ekintzak eta prezioak
EKINTZAK ETA PREZIOAK | ||
---|---|---|
07/05 | HERNANIKO IGERILEKURA | 10,00 € |
07/06 | HERRIAN JARDUERAK | 5,00 € |
07/07 | LEITZARANGO ORIENTAZIO JOLASA | 10,00 € |
07/12 | ASTEASUKO IGERILEKURA BIZIKLETAZ | 8,00 € |
07/13 | HERRIAN JARDUERAK | 5,00 € |
07/14 | ONDARRETAKO HONDARTZARA PADDLE SURF EGITERA. (ezinbestekoa igerian jakitea). | 14,00 € |
07/19 | IGELDO-ORIO IBILALDIA. | 8,00 € |
07/20 | HERRIAN JARDUERAK | 5,00 € |
07/21 | KLARA DONEA IRLARA | 10,00 € |
07/26-27 | ARBIZUKO KANPINERA GAUA PASATZERA | 40,00 € |
Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da (Beti ere gaztelekuko goiza pasan izena emanez gero, eta ez haurren goiza pasan). Hobari hauek bateragarriak dira.
Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (RGIra lotua egongo da agiri hori). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu ahal izango dute.
Kobraketa udalak egingo du zuek baimendutako kontu korrontetik.
Oharrak
- Izen ematearekin batera osasun txartelaren kopia bidaltzea beharrezkoa da aurrez aurkeztu ez dutenek.
- Nerabeak behar bereziren bat badu (dislexia, adimen urritasuna, jarrera arazoak, alergiak, etab.), garrantzitsua da izen ematerakoan beharrezko zehaztasun guztiak azaltzea norbanakoaren eta taldearen onurarako.
- Epez kanpo ekarritako izen-emate orriak ez dira onartuko.
- Matrikula epea amaitu ondoren ez da matrikularen dirurik itzuliko, baldin eta gaixotasun edo istripu larriagatik ez bada (medikuaren ziurtagiriarekin).
- Ekintzetan gutxienez 10 lagunek parte hartu beharko dute taldea osatzeko eta gehienez 55 lagunentzat egongo dira plazak. kopurua gaindituz gero, Iruran erroldatutakoek lehentasun osoa dute. kasu honetan udalak baloratuko du dituen baliabideen arabera plaza kopurua areagotzeko aukera duen ala ez eta ezezko kasuan zozketa egingo da (maiatzaren 20an). aldiz, jakinarazten da, uztailak 14 eta 26-27ko irteeretako behin betiko plaza kopurua 55 lagunekoa dela.
- Eguraldia dela eta irteera egiteko aukerarik egongo ez balitz, herrian goiza pasako zerbitzua izango dute irteerako ordutegia mantenduz eta bere kostua 5€ izango da. zerbitzu hau irteeran izena eman duten guztiek jasoko dute eta honen kobraketa gauzatuko da nahiz eta ez bertaratu.
Begiraleak
Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “GOIZA PASA 2022” udaleku irekietarako, uztailaren 1etik 29ra.. Izena ematen duten haur kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.
Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean, topatuko dituzue eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).
nteresatuek kurrikulumak eta titulu, ikastaro eta lan egin izanaren agirien kopiak (GAOn argitaratzen denetik 20 egun naturaleko epean) udaletxeko bulego orokorrera ekarriz, elektronikoki edo postaz aurkez ditzake.
Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Kurrikulumean jartzen duzuen kontaktuko telefono zenbakira jakinaraziko zaizue talde dinamika non eta noiz egingo den.
Hezitzaile lanetarako kontratatua izateko, ezinbesteko baldintza izango da adinez nagusia izatea kontratua sinatzean, euskaraz jakitea, natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea eta prestaketa asteburuan parte hartzea. Prestaketa asteburua ekainaren 4 eta 5ean izango da.
Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera egiteko prozesua, begirale izateko prozesuaren berdina da.
Udako udaleku ireki hauetarako beharrak kontuan hartuta, uretako sorosleen titulazioa indarrean aurkezten dutenen artean puntuazio altuena duenak, lehentasuna izango du lanaldi osoko kontratupean aritzeko.
- Izena emateko epea: Apirilaren 22tik maiatzaren 11ra