Goiza pasa 2024

Goiza Pasa 2024

Udaleku irekiak

Haurrak 2013-2021

Irurako haurrei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2023-2024 ikasturteari amaiera emateko goiza pasa udaleku irekiak aurkeztera gatoz.

Haurren aisialdia 4 urterekin hasten denez, hortik beherakoa “haurtzaro txikia” bezala da ezaguna. Etapa horretan familiarekiko loturak eta oinarrizko estimulazioetarako sarbideak dira nagusi haurren arretan. Arrazoi honengatik, udalak 2020 eta 2021ean jaiotako haurrentzat, euren etapako beharren araberako programazio bat garatuko du. Horretarako, urtero bezala, etapa honetako haurrek burutzeko ekintzak prestatuko ditugu.

Horrela, goiza pasako udaleku irekiak 2013-2019 urte bitarteetan jaiotakoekin hasiko dira. Hauen kasuan, programazioaren barruan, zenbait egunetan zerbitzuaren luzatzea eman ahalko da, baina guztia ongi zehaztuta agertuko da bertan (aurtengo kasuan,  bigarren txanda motxagoa denez, hori orekatzeko, txanda honetako egun batean ordutegia luzatuko da.

Izen-ematea www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. Sistema honek, partaideei, eskaeran ipinitako datuen kopia bat helarazten die eta hau jasotzea ezinbesteko neurria da izen ematea ondo egin dela ziurtatzeko eta gaizki ulerturik ez egoteko.

Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2023ko goiza pasa udaleku irekietako datu batzuk:

 

Parte hartzaile kopurua:

HAURRAK: 115

NERABEAK: 75

Udalak kontratatutako begirale kopurua:

  

BEGIRALEAK: 20

Diru sarrerak eta gastuak:

SARRERAK: 13.029,85€

GASTUAK: 36.331,20€

Goiza pasan elkar ikusiko dugulakoan, aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan.

​​

Izena emateko epea:

Apirilaren 22tik maiatzaren 9ra (biak barne).  www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da.

Txanda/k: bakoitzak komeni zaion txandan/txandetan izena eman dezake:

       1.TXANDA: UZTAILAREN 1ETIK 12RA.

       2.TXANDA: UZTAILAREN 15ETIK 24RA.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza:

Goizeko 09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua egongo da. Honen kostua seme-alaba batengatik 20€ txandako, bi seme-alabengatik 30€  txandako, eta hiru seme-alabengatik 36€  txandako  izango da. Inork egun soil batzuetako zaintza behar izanez gero, txanda osoa ordaindu beharko du.

Parte hartzaileak:

2013-2021 urteen artean jaiotakoak(biak barne).

Prezioak:

Txanda bakarra: 50

Bi txandak: 90

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da. Hobari hauek bateragarriak dira.

Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (hobaria,  baremo ekonomikoaren baitan emango da,  kopurua DSBE/RGI ren parekoa izango da). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu beharko dute.

KOBRAKETA UDALAK EGINGO DU ZUEK BAIMENDUTAKO KONTU KORRONTETIK.

OHARRAK:

  • IZEN EMATEAREKIN BATERA OSASUN TXARTELAREN KOPIA BIDALTZEA BEHARREZKOA DA AURREZ AURKEZTU EZ DUTENEK.
  • HAURRAK HEZKUNTZA PREMIA BEREZIREN BAT EDO ETA ALERGIAREN BAT IZANEZKERO, GARRANTZITSUA DA IZEN EMATERAKOAN BEHARREZKO ZEHAZTASUN GUZTIAK AZALTZEA NORBANAKOAREN ETA TALDEAREN ONURARAKO.
  • EPEZ KANPO EGINDAKO IZEN-EMATEAK ONARTUKO DIRA BALDIN ETA TALDEAN PLAZARIK BADA ETA MAIATZAREN 31A BAINO LEHEN EGINDAKOAK BADIRA. 943 69 13 33ra deituta
  • MATRIKULA EPEA AMAITU ONDOREN EZ DA MATRIKULAREN DIRURIK ITZULIKO, BALDIN ETA GAIXOTASUN EDO ISTRIPU LARRIAGATIK EZ BADA (MEDIKUAREN ZIURTAGIRIAREKIN), ETA BEHIN MATRIKULATU ONDOREN EZINGO DA MATRIKULATUTAKO TXANDAZ ALDATU ERE.
  • EGURALDIA DELA ETA EKINTZAK ALDA DAITEZKE.
  • PUNTUALITATEA ESKATZEN DA.
  • UDALEKUETAN ERABILIKO DEN HIZKUNTZA EUSKARA IZANGO DA. ​​​​​​​

Dokumentua deskargatu

Gutuna • Haurrak [pdf]

 

Goiza Pasa 2024 Haurren Izen-ematea

 
 

Nerabeak 2008-2012

Irurako nerabeei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien gaztaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2023-2024 ikasturteari amaiera emateko gaztelekuko goiza pasa eskaintza aurkeztera gatoz.

Aurten, 2008-2012 urte bitartean jaiotako gazteek izango dute uztailaren 1tik uztailaren 23ra gauzatuko den goiza pasan matrikulatzeko aukera. Programazioari dagokionez, iaz bezala, nerabeak  egunka matrikulatuko dira. Beraien interesen arabera, gustuko irteeretan edo/eta herriko jardueretan izena emanda.

Izen-ematea www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. Sistema honek, partaideei, eskaeran ipinitako datuen kopia bat helarazten die eta hau jasotzea ezinbesteko neurria da izen ematea ondo egin dela ziurtatzeko eta gaizki ulerturik ez egoteko.

Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2023ko goiza pasa udaleku irekietako datu batzuk:

Parte hartzaile kopurua:

HAURRAK: 115

NERABEAK: 75

Udalak kontratatutako begirale kopurua:

BEGIRALEAK: 20

Diru sarrerak eta gastuak:

SARRERAK: 13.029,85€

GASTUAK: 36.331,20€

Goiza pasan elkar ikusiko dugulakoan, aldez aurretik eskerrik asko eta ondo izan.

​​​​​​​​​​​​​​

Izena emateko epea:

Apirilaren 22tik maiatzaren 9ra (biak barne)  www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da.

​​​​​​​Goiza pasako ordutegia:
 

2024ko UZTAILA

AL

AR

AZ

OG

OS

LR

IG

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18-19

20

21

22

23

24   

25

26

27

28

29

30

31

               

 Goiza pasako ordutegia:

 

 

 

 

 

 

 

 

URDINEZ DAUDEN EGUNAK 10:00etatik 17:00etara

HORIZ DAUDEN EGUNAK 10:00etatik 13:00etara

ARROSEZ DAUDEN EGUNAK 10:00etatik 18:00etara

NARANJAZ DAUDEN EGUNAK 10:00etatik 17:00etara

 

Ekintzak eta prezioak:

EKINTZAK ETA PREZIOAK

07/02

HERNANIKO IGERILEKURA

10,00 €

07/03

HERRIAN JARDUERAK

5,00 €

07/04

PAINTBALL DONOSTIRA

24,00 €

07/09

ASTEASUKO IGERILEKURA BIZIKLETAZ

8,00 €

07/10

HERRIAN JARDUERAK

5,00 €

07/11

ONDARRETAKO HONDARTZARA KAYAK EGITERA *EZINBESTEKOA IGERIAN JAKITEA.

18 €

07/16

ITURRIOTZETIK HERNIORA IBILALDIA

8,00 €

07/17

HERRIAN JARDUERAK

5,00 €

07/18-19

ARBIZUKO KANPINERA GAUA PASATZERA

48,00€

07/23

SANTA KLARA IRLARA  

10,00 €

Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da. Hobari hauek bateragarriak dira.

Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (hobaria,  baremo ekonomikoaren baitan emango da,  kopurua DSBE/RGI ren parekoa izango da). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu ahal izango dute.

KOBRAKETA UDALAK EGINGO DU ZUEK BAIMENDUTAKO KONTU KORRONTETIK.

OHARRAK:

  • IZEN EMATEAREKIN BATERA OSASUN TXARTELAREN KOPIA BIDALTZEA BEHARREZKOA DA AURREZ AURKEZTU EZ DUTENEK.
  • NERABEAK HEZKUNTZA PREMIA BEREZIREN BAT EDO ETA ALERGIAREN BAT IZANEZKERO, GARRANTZITSUA DA IZEN EMATERAKOAN BEHARREZKO ZEHAZTASUN GUZTIAK AZALTZEA NORBANAKOAREN ETA TALDEAREN ONURARAKO.
  • EPEZ KANPO EGINDAKO IZEN-EMATEAK ONARTUKO DIRA BALDIN ETA TALDEAN PLAZARIK BADA ETA MAIATZAREN 17A BAINO LEHEN EGINDAKOAK BADIRA. 943 69 13 33ra deituta.
  • MATRIKULA EPEA AMAITU ONDOREN EZ DA MATRIKULAREN DIRURIK ITZULIKO, BALDIN ETA GAIXOTASUN EDO ISTRIPU LARRIAGATIK EZ BADA (MEDIKUAREN ZIURTAGIRIAREKIN).
  • EKINTZETAN GUTXIENEZ 10 LAGUNEK PARTE HARTU BEHARKO DUTE TALDEA OSATZEKO ETA GEHIENEZ 55 LAGUNENTZAT EGONGO DIRA PLAZAK. KOPURUA GAINDITUZ GERO, IRURAN ERROLDATUTAKOEK LEHENTASUN OSOA DUTE. KASU HONETAN UDALAK BALORATUKO DU DITUEN BALIABIDEEN ARABERA PLAZA KOPURUA AREAGOTZEKO AUKERA DUEN ALA EZ ETA EZEZKO KASUAN ZOZKETA EGINGO DA (MAIATZAREN 10EAN). ALDIZ, JAKINARAZTEN DA, UZTAILAK 18-19KO IRTEERAKO BEHIN BETIKO PLAZA KOPURUA 55 LAGUNEKOA DELA.
  • EGURALDIA DELA ETA IRTEERA EGITEKO AUKERARIK EGONGO EZ BALITZ, HERRIAN GOIZA PASAKO ZERBITZUA IZANGO DUTE IRTEERAKO ORDUTEGIA MANTENDUZ ETA BERE KOSTUA 5€ IZANGO DA.  ZERBITZU HAU IRTEERAN IZENA EMAN DUTEN GUZTIEK JASOKO DUTE ETA HONEN KOBRAKETA GAUZATUKO DA NAHIZ ETA EZ BERTARATU.
  • PUNTUALITATEA ESKATZEN DA.
  • UDALEKUETAN ERABILIKO DEN HIZKUNTZA EUSKARA IZANGO DA.

 

 

Dokumentua deskargatu

Gutuna • Neraberak 2008-2012 [pdf]

 

Goiza Pasa 2024. Nerabeen izen-ematea

 
 

Begiraleak

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “GOIZA PASA 2024” udaleku irekietarako,  uztailaren 1etik 24ra. Izena ematen duten haur eta nerabeen kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.

Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean topatuko dituzue eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).

Interesatuek eskaera, martxoaren 12tik apirilaren 11ra,  egoitza elektronikotik aurkeztu behar dute. Horretarako pauso hauek jarraitu behar dira:

www.irura.eus →  on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → EPE Lan eskaintzak → EPE-en zerrenda → Udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko prozesua (OP1/2024) → Eskaera aurkeztea

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6560/0/46/ver

            Begirale izateko eskaera egitearekin batera, derrigorrezko dokumentuak eta merituak baloratzeko agiriak egoitza elektronikoko S/I Erregistrotik  aurkeztu beharko dira.

Irurako udaleko web orria →  on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → S/I Erregistroa → Erregistroan alta eman → online tramitazioa hasi

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do

Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Eskaera egiten dutenei jakinaraziko zaie talde dinamika non eta noiz egingo den.

Hezitzaile lanetarako kontratatua izateko, beste baldintza batzuez gain, ezinbesteko izango da 16 urte izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, euskaraz jakitea, natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea eta prestaketa asteburuan parte hartzea. Prestaketa asteburua ekainaren 7 eta 8an izango da.

            Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera, matxoaren 12tik apirilaren 11ra egin beharko da, egoitza elektronikoko S/I Erregistrotik egin beharko dute pauso hauek jarraituz:

Irurako udaleko web orria →  on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → S/I Erregistroa → Erregistroan alta eman → online tramitazioa hasi

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do

 

 

Dokumentuak deskargatu

Oinarriak eta deialdia. GAO [pdf]

 

 

Dokumentuak deskargatu

Begiraleen lan-poltsa [pdf]