Goiza pasa 2025

Goiza Pasa 2025

Udaleku irekiak

Haurrak

Irurako haurrei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2024-2025 ikasturteari amaiera emateko goiza pasa udaleku irekiak aurkeztera gatoz. 

Haurren aisialdia 4 urterekin hasten denez, hortik beherakoa “haurtzaro txikia” bezala da ezaguna. Etapa horretan familiarekiko loturak eta oinarrizko estimulazioetarako sarbideak dira nagusi haurren arretan. Arrazoi honengatik, udalak 2021 eta 2022an jaiotako haurrentzat, euren etapako beharren araberako programazio bat garatuko du. Horretarako, urtero bezala, etapa honetako haurrek burutzeko ekintzak prestatuko ditugu. 

Horrela, goiza pasako udaleku irekiak 2014-2020 urte bitarteetan jaiotakoekin hasiko dira. Hauen kasuan, programazioaren barruan, zenbait egunetan zerbitzuaren luzatzea eman ahalko da, baina guztia ongi zehaztuta agertuko da bertan. 

Izen-ematea www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. Sistema honek, partaideei, eskaeran ipinitako datuen kopia bat helarazten die eta hau jasotzea ezinbesteko neurria da izen ematea ondo egin dela ziurtatzeko eta gaizki ulerturik ez egoteko. Horretaz gain, maiatzaren 12tik 16ra, izen emateen behin behineko zerrenda argitaratuko da www.irura.eus web orrialdean eta zuen seme-alaba ez bada zerrenda horietan agertzen jarri udalarekin harremanetan (688 82 72 06).

Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2024ko goiza pasa udaleku irekietako datu batzuk:

Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da. Hobari hauek bateragarriak dira. 

Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (hobaria,  baremo ekonomikoaren baitan emango da,  kopurua DSBE/RGI ren parekoa izango da). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu beharko dute.

KOBRAKETA UDALAK EGINGO DU ZUEK BAIMENDUTAKO KONTU KORRONTETIK.

OHARRAK:

  • IZEN EMATEAREKIN BATERA OSASUN TXARTELAREN KOPIA BIDALTZEA BEHARREZKOA DA AURREZ AURKEZTU EZ DUTENEK.
  • HAURRAK HEZKUNTZA PREMIA BEREZIREN BAT EDO ETA ALERGIAREN BAT IZANEZKERO, GARRANTZITSUA DA IZEN EMATERAKOAN BEHARREZKO ZEHAZTASUN GUZTIAK AZALTZEA NORBANAKOAREN ETA TALDEAREN ONURARAKO.
  • MATRIKULA EPEA AMAITU ONDOREN EZ DA MATRIKULAREN DIRURIK ITZULIKO, BALDIN ETA GAIXOTASUN EDO ISTRIPU LARRIAGATIK EZ BADA (MEDIKUAREN ZIURTAGIRIAREKIN), ETA BEHIN MATRIKULATU ONDOREN EZINGO DA MATRIKULATUTAKO TXANDAZ ALDATU ERE.
  • EGURALDIA DELA ETA EKINTZAK ALDA DAITEZKE.
  • PUNTUALITATEA ESKATZEN DA.
  • UDALEKUETAN ERABILIKO DEN HIZKUNTZA EUSKARA IZANGO DA.

Haurren izen-ematea 2025

 

Nerabeak

Irurako nerabeei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien gaztaroaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea dugu haur, nerabe eta gazte zerbitzuko helburu. Horregatik, 2024-2025 ikasturteari amaiera emateko gaztelekuko goiza pasa eskaintza aurkeztera gatoz.

Aurten, 2009-2013 urte bitartean jaiotako gazteek izango dute uztailaren 1tik 22ra gauzatuko den goiza pasan matrikulatzeko aukera. Programazioari dagokionez, iaz bezala, nerabeak  egunka matrikulatuko dira. Beraien interesen arabera, gustuko irteeretan edo/eta herriko jardueretan izena emanda.

Izen-ematea www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. Sistema honek, partaideei, eskaeran ipinitako datuen kopia bat helarazten die eta hau jasotzea ezinbesteko neurria da izen ematea ondo egin dela ziurtatzeko eta gaizki ulerturik ez egoteko.

Jakinarazi nahi dizuegu ere, kontziente garela zerbitzu honek herriarentzat duen balioaz. Horregatik, udalak, ahal dituen baliabide ekonomiko eta pertsonal guztiak jartzen ditu zuen eskura. Hemen dituzue 2024ko goiza pasa udaleku irekietako datu batzuk:

Izena emateko epea: Apirilaren 28tik maiatzaren 7ra (biak barne)  www.irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean egin beharko da. Horretaz gain, maiatzaren 12tik 16ra, izen emateen behin behineko zerrenda argitaratuko da www.irura.eus web orrialdean eta zuen seme-alaba ez bada zerrenda horietan agertzen jarri harremanetan gaztelekuko arduradunarekin. (747 42 99 43)

 

Familia ugariaren agiria aurkezten dutenei %15eko hobaria aplikatuko zaie (izen ematearekin batera agiria bidaltzea beharrezkoa da). Seme-alaba bat baina gehiagok izena eman badute %10eko hobaria aplikatuko da. Hobari hauek bateragarriak dira.

Ekonomikoki egoera zailean dauden familietako kideak, gizarte zerbitzuetako hobari soziala eskuratzeko aukera izango dute izen emate formularioan eskaera egin eta gizarte langilearen agiria lortzen badute (hobaria, baremo ekonomikoaren baitan emango da, kopurua DSBE/RGI ren parekoa izango da). Hobaria lortuz gero, aurrez aipatutako murrizpenak aplikatu ondorengo kopuruaren %10 ordaindu beharko dute.

KOBRAKETA UDALAK EGINGO DU ZUEK BAIMENDUTAKO KONTU KORRONTETIK.

OHARRAK:

  • IZEN EMATEAREKIN BATERA OSASUN TXARTELAREN KOPIA BIDALTZEA BEHARREZKOA DA AURREZ AURKEZTU EZ DUTENEK.
  • NERABEAK HEZKUNTZA PREMIA BEREZIREN BAT EDO ETA ALERGIAREN BAT IZANEZKERO, GARRANTZITSUA DA IZEN EMATERAKOAN BEHARREZKO ZEHAZTASUN GUZTIAK AZALTZEA NORBANAKOAREN ETA TALDEAREN ONURARAKO.
  • MATRIKULA EPEA AMAITU ONDOREN EZ DA MATRIKULAREN DIRURIK ITZULIKO, BALDIN ETA GAIXOTASUN EDO ISTRIPU LARRIAGATIK EZ BADA (MEDIKUAREN ZIURTAGIRIAREKIN).
  • EKINTZETAN GUTXIENEZ 10 LAGUNEK PARTE HARTU BEHARKO DUTE TALDEA OSATZEKO ETA GEHIENEZ 55 LAGUNENTZAT EGONGO DIRA PLAZAK. KOPURUA GAINDITUZ GERO, IRURAN ERROLDATUTAKOEK LEHENTASUN OSOA DUTE.
  • EGURALDIA DELA ETA IRTEERA EGITEKO AUKERARIK EGONGO EZ BALITZ, HERRIAN GOIZA PASAKO ZERBITZUA IZANGO DUTE IRTEERAKO ORDUTEGIA MANTENDUZ ETA BERE KOSTUA 5€ IZANGO DA. ZERBITZU HAU IRTEERAN IZENA EMAN DUTEN GUZTIEK JASOKO DUTE ETA HONEN KOBRAKETA GAUZATUKO DA NAHIZ ETA EZ BERTARATU.
  • PUNTUALITATEA ESKATZEN DA.
  • UDALEKUETAN ERABILIKO DEN HIZKUNTZA EUSKARA IZANGO DA

Nerabeen izen-ematea 2025

 

Begiraleak

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “GOIZA PASA 2025” udaleku irekietarako, ekainaren 30etik uztailaren 24ra. Izena ematen duten haur eta nerabeen kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.

Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean topatuko dituzue eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).

Interesatuek eskaera, martxoaren 27tik apirilaren 28ra, egoitza elektronikotik aurkeztu behar dute. Horretarako pauso hauek jarraitu behar dira:

www.irura.eus → on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → EPE Lan eskaintzak → EPE-en zerrenda → Udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko prozesua (OP01/2025) → Eskaera aurkeztea

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/LLEHautaketaProzesuakWEB/concursosAytos/6756/0/46/ver 

Begirale izateko eskaera egitearekin batera, derrigorrezko dokumentuak eta merituak baloratzeko agiriak egoitza elektronikoko S/I Erregistrotik aurkeztu beharko dira.

Irurako udaleko web orria → on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → S/I Erregistroa → Erregistroan alta eman → online tramitazioa hasi

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do 

Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Dinamika hauetarako parte hartzaileen ordutegia apirilaren 29an argitaratuko da udalaren web orrian, eta burutuko dira maiatzaren 5ean eta 9an.

Hezitzaile lanetarako kontratatua izateko, beste baldintza batzuez gain, ezinbesteko izango da 16 urte izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, euskaraz jakitea, natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea eta prestaketa asteburuan parte hartzea. Prestaketa asteburua maiatzaren 30 eta 31n izango da.

Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera, matxoaren 27tik apirilaren 28ra egin beharko da, egoitza elektronikoko S/I Erregistrotik egin beharko dute pauso hauek jarraituz:

Irurako udaleko web orria → on-line tramiteak → joan on-line tramiteetara → S/I Erregistroa → Erregistroan alta eman → online tramitazioa hasi

https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do 

 

 

Dokumentuak deskargatu

Oinarriak eta deialdia. GAO [pdf]