Genero-indarkeriari buruzko datuak

Genero-indarkeriari buruzko datuak

Genero indarkeriaren inguruko datuak 2003an jasotzen hasi ziren. Ordura arte “etxe barruan” gertatzen zen zerbait bezala hartzen zen.

Zerk aldatu zuen guzti hau?

Hainbat gaiek izan zuten eragina baina bereziki Ana Orantes Ruizen erahilketa izan zen Genero Indarkeriaren Kontrako Legedia bultzatu zuena, eta honekin, gizartearen ikuspegiaren aldaketa.

Ana Orantes Ruiz 1997ko abenduaren 17an hil zuen bere senar ohiak. Egun batzuk lehenago telebistan ordura arte jasandako indarkeriaren berri eman zuen. Garai hartan ez zen hori ohikoa, baina emakume honek hainbat emakumeri urte luzeetan gertatutakoari ahotsa eman zion bere testigantzarekin. Dagoeneko bananduta zegoen bikotea baina José Parejo Avivar, senar ohiak, su emanda hil zuen. 60 urte zituen Orantesek eta bere heriotzak beste aro bat markatu zuen.

 

2003tik hona genero indarkeria kasuak zenbatu egiten dira eta honek datu gero eta zehatzagoak izatera eraman gaitu. Gaur egun, honen inguruan egon daitezkeen iritzi eta pentsamenduetatik haratago datuek errealitate gordina erakusten dute.

 

2003tik 2023ko irailera arte genero indarkeriaren ondorioz erahildako emakume kopurua: 1.236

2023an, irailera arte eraildako 50 emakume zenbatu dira, eta horietatik % 62,5 31 eta 50 urte bitartekoak dira. Heriotzak honela banatu dira::

  • Urtarrila 7
  • Otsaila 2
  • Martxoa 2
  • Apirila 4
  • Maiatza 5
  • Ekaina 4
  • Uztaila 8
  • Abuztua 7
  • Iraila 10
  • Urria 1
 

Adin txikikoen erahilketaren datuak jasotzen 2013an hasi ziren. Handik hona, 49 kasu zenbatu dira. Aurten adin txikiko bat erahil dute indarkeria mota honen ondorioz

Indarkeria mota honek eragindako heriotzen ondorioz umezurtz geratutako adin txikikoen kopurua 2013an hasi zen kontatzen. Handik hona 423 haur edo gazte geratu dira umezurtz, eta aurtengo datua 46 pertsonatakoa da.

 

 

Euskal Autonomi erkidegoan

Azken hamarkadan Ertzaintzak indarkeria matxistaren biktima izan diren 35.585 emakume artatu ditu Euskadin.

Urriko datuen arabera, Ertzaintza genero-indarkeriaren eta indarkeria matxistaren biktima diren 5.512 emakume babesten ari da: 2.674 Bizkaian, 830 Araban eta 2.008 Gipuzkoan.

Horietatik 289 kasu larriak dira, arrisku handiko edo bereziko kasu gisa erregistratuta daudenak eta intentsitate handiko babes-neurriak dituztenak:

  • 4.012k oinarrizko arriskua dute: 1873k Bizkaian, 595ek Araban eta 1.544k Gipuzkoan.
  • 1.211k arrisku moderatua dute: 642k Bizkaian, 179k Araban eta 390ek Gipuzkoan.
  • 214k arrisku handia dute: 116k Bizkaian, 37k Araban eta 61ek Gipuzkoan.
  • 75ek arrisku berezia dute: 43k Bizkaian, 19k Araban eta 13k Gipuzkoan

Ertzaintzak babesten dituen 5.512 emakume horietatik:

  • 3.629 emakumek auzitegiek emandako babes-agindua dute: 1.610ek Bizkaian, 480k Araban eta 1.539k Gipuzkoan.
  • 26 emakumek bizkartzain pertsonala dute: 16k Bizkaian, 7k Araban eta 3k Gipuzkoan.
  • 231k poliziaren kontrazaintza dute: 137k Bizkaian, 21ek Araban eta 73k Gipuzkoan.
  • 215ek baliabide telematikoak dituzte: 107k Bizkaian, 61ek Araban eta 47k Gipuzkoan

 

 

Ertzaintzak urruntzeko neurriak betetzen ari diren 97 tratu txarren emaile ditu epailearen aginduz eskumuturreko telematikoen bidez kontrolatuta: 38 Bizkaian, 18 Araban eta 41 Gipuzkoan.

Ertzaintzaren zifren arabera, aurtengo urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean, sexu-askatasunaren kontrako delituen biktima izan diren 429 emakume zenbatu dira. Iazko aldi berean 381 erregistratu ziren, eta horrek esan nahi du emakumeen kontrako sexu-indarkeriak (sexu-erasoak, esplotazioa, adingabekoak galbideratzea, exhibizionismoa eta abar) % 13 inguru egin duela gora (48 kasu gehiago).

 

Indarkeriaren aurka bereziki zaurgariak diren ezaugarriak (honek ez du esan nahi beti indarkeriaren prebalentzia handiagoa ematen denik):

  • % 33 edo gehiagoko ezgaitasunen bat ziurtatuta duten emakumeak
  • 16 eta 24 urte bitarteko emakume gazteak
  • 65 urte edo gehiagoko emakumeak
  • Atzerrian jaiotako emakumeak
  • Udalerri txikietan bizi diren emakumeak

2003tik hona EAEn 71 emakume eta 6 adin txikiko hil ditu indarkeria mota honek.

Aurten EAEn 3 emakume hil dira indarkeria matxistaren ondorioz (Iturria:: feminicidio.net)

 

 

Dokumentuak deskargatu

Genero-indarkeriari buruzko datuak [pdf]