Ezgaitasuna dutenentzako eskaerak
Ezgaitasuna dutenentzako eskaerak
Aurrez izena ematea (ikasturte hasieran):
- Noiz egin?
- Iraila edo urrian
- Non?
- Udaletxean
- Zer aurkeztu behar da?
- Aurrez izena emateko orria bakarrik, behar bezala beteta (ikusi behean Aurrez izena emateko orria izeneko fitxategia)
Diru-laguntza eskatzea (ikasturte amaieran):
- Noiz egin?
- Ikastaroa amaitu orduko
- Non?
- Udaletxean
- Zer aurkeztu behar da?
- Eskabide-orria behar bezala beteta (ikusi behean Eskabide-orria izeneko fitxategia)
- Nortasun-agiriaren fotokopia
- Banketxe edo aurrezki kutxaren agiria, kontu korrontearen titularra zarela egiaztatzen duena
- Matrikularen gastua egin duzula egiaztatzen duen bankuko agiria
- Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak egunean dituzula egiaztatuko duen agiria
- %50 edo gehiagoko ezgaitasuna adierazten duen gipuzkoako foru aldundiko agiria
- Diru-sarreren agiria (nominak, pentsioen agiriak, langabezia ...)
- Egindako ikastaroko arduradunak emandako ziurtagiria. Bertan asistentzia eta aprobetxamendua aipatuko dira
Informazio erlazionatua