Web edukia bistaratu
Euskara ikasteko diru-laguntzak
Diru-laguntza eskatzeko interesa duenak honako hauek izan behar ditu kontuan:
Aurrez izena ematea (ikastaroa hasterako):
- Epea
- Euskaltegian matrikulatu orduko egin behar da eskaera.
- Tokia
- Udaletxean.
- Aurkeztu behar den agiria
- Aurrez izena emateko orria bakarrik, behar bezala beteta (ikusi behean Aurrez izena emateko orria izeneko fitxategia).
Diru-laguntza eskatzea (ikastaroa amaitzean):
- Epea
- Ikastaroa amaitu orduko (gehienez jota uztailaren 15erako)
- Tokia
- Udaletxean.
- Aurkeztu behar diren agiriak
- Eskabide-orria behar bezala beteta (ikusi behean Eskabide-orria izeneko fitxategia).
- Nortasun-agiriaren fotokopia.
- Banketxe edo aurrezki kutxaren agiria, kontu korrontearen titularra zarela egiaztatzen duena (adin txikikoen kasuan, konturik propiorik izan ezean, gurasoen kontuaren agiria ekarri beharko da).
- Matrikularen gastua egin dela egiaztatzen duen bankuko agiria.
- Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatuko duen agiria (inoiz diru-sarrerarik egon ez denean, erantzukizunpeko adierazpena sinatuta ekarri beharko da -ikusi informazio erlazionatua-).
- Pentsiodunen txartela edota Gizarte Segurantzako lan-bizitzaren txostena, langabezian edo erretiratuta egonez gero.
- Euskaltegiak emandako ziurtagiria. Bertan matrikula kopurua, asistentzia eta aprobetxamendua aipatuko dira.