Etxealditik Euskaraldira

Etxealditik Euskaraldira

Apirilaren 20an abiatuko den egitasmo berri bat martxan jarriko da, eta azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen den Euskaraldia prestatzeko baliagarria izango da. Norbere ingurune hurbileko hizkuntza ohiturez gogoetatzeko gonbidapena da eta ariketa sorta bat ere proposatuko dae hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horretarako, dinamikak irauten duen artean goizero Euskaraldiko sare sozialen bidez, Euskaraldiaren webgunean eta baita hemen bertan ere bideoak eta mezuak igota emanen digu parte hartzeko jarraibideak.

Informazio gehiago hemen:

 

2020/05/01

#EtxealditikEuskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue?

Oinarrian hau proposatzen ziguten: bihar, maiatzaren 3an, ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin sareak betetzea.

Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen...edo dena delakoak mundura!

Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!!!

Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak. Ikusi, ikusi! 

 

2020/04/30

#EtxealditikEuskaraldira

Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.

Ez da gaur egitekoa...gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!!

Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea dugu asmo.

Eman begiratu bat proposamenari eta animatu parte hartzera!

 

2020/04/29

#EtxealditikEuskaraldira

Asteazkena ikuslearen eguna izan ohi da zinemetan. Etxealditik Euskaraldira ekimenaren gaurko proposamena euskarazko filmak ikusi eta ingurukoekin film horien bueltan hausnartzea da.

Ikusi, ikusi zer dioen Itziar Ituño aktoreak.

 

 

2020/04/28

#EtxealditikEuskaraldira

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.

Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko al gara?

 

2020/04/27

#EtxealditikEuskaraldira

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezua sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.

 

2020/04/26

#EtxealditikEuskaraldira

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko.

Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!

Hemen duzue gaurko proposamena, Kanaldude telebistako Tantaka serieko aktoreek aurkeztua: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

 

2020/04/25

#EtxealditikEuskaraldira

Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da.

Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?!

Hona hemen gaurko proposamena: Deitu lagunei eta bildu euskarara!

 

2020/04/24

Prest zaude #EtxealditikEuskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?

Hemen duzu lehenegoa! 

Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka... baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

 

2020/04/21

"Etxealditik Euskaraldira" Ze hizkuntzatzan hitz egiten dut etxean eta etxetik?.

Hizkuntz-ohiturei begiratua emango diegu #EtxealditikEuskaraldira ekimenarekin hasteko?

Hemen duzue ariketa sinple bezain erabilgarri bat: gure hurbileko harremanen hizkuntzari buruzko erradiografia egingo dugu. Ekin diezaiogun!

 

2020/04/20

"Etxealditik Euskaraldira" ekimenaren xehetasunak aurkeztuko dizkigute Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk gaurko bideoan.