Eskolako Agenda 2030
Eskolako Agenda 2030
Zer da Eskola Agenda 2030?
Lehengo Eskolako Agenda 21 programaren “eguneraketa” da. Hau da, jasangarritasunerako hezkuntza-programa bat da, EAEn Eusko Jaurlaritzak sustatua, Ingurugelaren bitartez (Ingurumen Hezkuntza eta Didaktika Zentroak).
Beraz, hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da. Programa honen bidez hezkuntza-komunitatea eta bere ingurunearen ingurumen eta arlo sozialaren hobekuntzarako ekintza plan bat garatzen da.
Hauek dira Eskolako Agenda 2030aren funtsezko hiru lan-ardatzak:
- Curriculuma berritzea.
- Ikastetxeak kudeaketa jasangarria izatea.
- Tokiko komunitatean parte hartzea.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren gaineko arazo bat (egoera ekosozial bat) aukeratzen da, eta horren inguruan lantzen da programa. Egoera horiek Euskadi Basque Country 2030 Agendan (hiperbinkulatu - Euskadi Basque Country 2030 Agenda- jasotzen diren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GIH) dituzte gidalerro.
Gaia aztertu eta eskolaren, eskolako ingurune hurbilenaren eta udalerriaren egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian jartzen dira. Era berean, Udalari herria hobetzen laguntzeko ekintzak proposatzen zaizkio.
Dokumentuak
Egindako lanaren, hartutako konpromisoen eta udalarentzako proposamenen aurkezpena. Irura 2019-2020
(1º hiruhilabetea 2015-2016.pdf)
Egindako lanaren, hartutako konpromisoen eta udalarentzako proposamenen aurkezpena. (pp irura-argazkirikgabe 2014-15.pdf)
Egindako lanaren, hartutako konpromisoen eta udalarentzako proposamenen aurkezpena. (pp Irura 2013-2014.pdf)