Frontoiaren eta Trinketearen erreserbak

Frontoiaren eta Trinketearen erreserbak

ORDUTEGIA

Eraikina:

  • 9:00 - 22:00

Gimnasioa:

  • 9:00 – 21:00

Gimnasioko bazkide

  1. https://www.irura.eus/eu/kirola helbidera sartu eta formularioa bete.
  2. Erregistro bidez edo Udaleko harrera zerbitzuan aurkeztu beharko da.
  3. Bazkide txartela udalean jaso.
  4. Baja-orriak Udaleko harrera zerbitzuan jaso ahal izango dira. Behar bezala bete eta entregatu ahalko da edo erregistro bidez eskaera egin.

Frontoiaren eta Trinketearen erreserbak

Erabilera eta erreserba baldintzak 2025-2026

  • Denboraldi osorako erreserba egiteko kultura bulegora deitu (688 827 206) edo gazteria@irura.eus helbidera idatzi beharko da. Erreserba puntualak, aldiz, Trinkete Tabernan egin beharko dira (943 692 445).
  • Frontoiko ordua erreserbatzeko prezioa: 6 € + argia (behar denean txanpona sartuz piztu beharko da).
  • Trinketeko ordua erreserbatzeko prezioa: 17:00ak arte 11 € eta 17:00etatik aurrera 16 € (bazkideek pertsonako 1 € gutxiago).
  • Denboraldiko erreserbak iraungo du gehienez, eskatzen den egunetik edo urritik, ikasturte horretako ekainaren 30a arte.
  • Udalarekin hitzarmenak dituzten erakundeak lehentasuna dute denboraldiko erreserbak egiteko eta gainerakoek itxaron egin beharko dute hauen orduak taulan agertu arte.
  • Uztailean, abuztuan eta irailean ez dira denboraldiko erreserbak mantenduko.
  • Baja-ematea: Denboraldiko orduaren erreserba kendu nahi bada, udaleko kultura bulegoan jakinarazi beharko da goian adierazitako bideak erabiliz.
  • Erreserbatutako orduak transferentzia bidez ordainduko dira, ez erabili arren.
  • Udalak erreserbatutako orduak beharko balitu, astebete lehenago jakinaraziko litzaieke eta ezingo lukete ordu horiek erabili.
  • Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 19:00etara ezingo da frontoia erreserbatu, jolas librerako erabiliko da.

Frontoiaren egutegia

Trinketearen egutegia