Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina
Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina
Irurako Udalak errenta aitorpena EUSKARAZ egiteko kanpaina egiten du urtero. Kanpaina honekin, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dugu. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen dugu.
Autolikidazio proposamena
Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
Mekanizatua
- Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
- Horrela eskatuz gero, ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein Internet bidez ere.
- Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.
Internet bidezkoa
- Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu.
- Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
- Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu.
Azalpen gehiago behar izanez gero, udaletxeko euskara zerbitzuarekin jar zaitezkete harremanetan, udaletxeko telefonora deituta (943 691 333) edo e-mailez (euskara@irura.eus).