Web edukia bistaratu

Emakumeen ibilbidea

Irurako emakumeen memoria historikoa

Irura morea

Abiatzear zaude Irurako emakumeen memoria berreskuratzeko ibilbidea. Irura moretu asmoz, pausoz pauso eta elkarrekin biziko dugun esperientzia. Ibilbide fisikoa, baina baita ibilbide sinboliko eta aldarrikatzailea ere.

Irurako emakumeek herriari egindako ekarpena bistaratu eta aitortu nahi dugu. Esparru anitzetan, industria, zaintza, militantzia politikoa, hezkuntza, musika, kirola, etab. Irura moretuz jardun duten emakumeen bizipenak ezagutu nahi ditugu. Badago berreskuratzeko premia bat, aitortzarako premia. Oharkabean pasa zaizkigulako emakume hauetariko asko eta asko, lan isilez, Irura posible egin duten eta egiten dutenak. Beraz, elkarrekin egingo dugu bidea gutako bakoitzetik abiatu eta taldera, norbanakotik kolektibora, atzera begira egindako bide honek aurrera egiten lagun diezaigun.

Irurako Udalaren eta herriko emakume talde baten ekimen eta lanari esker osatu den ibilbidea duzu hau. Emakumeak beste emakume batzuk egindako lana aitortzen. Elkar babesten, elkarrekin ahalduntzen.