Bailara
Bailara
Tolosaldea
Gipuzkoako lurralde historikoko ekialdean kokatzen da. Nafarroarekin ekialdean muga egiten du, iparraldean Donostialdearekin, hegoaldean Goierrirekin eta mendebaldean Urola-Kostarekin. Gipuzkoan biztanle gutxien dituen eskualdea da 45.000 biztanleekin eta 332 km2 -eko zabalerarekin. Dena dela, udalerri gehien dituen eskualdea da (29 udalerri).
Tolosa gune garrantzitsuena da eta eskualdea herri honekin oso harremanatua dago (Gipuzkoako aintzin hiriburua izan zen) gaur egun eskualdeko hiriburu bilakatuz. Mendeetan zehar eskualde hau osatzen duten herriek “villa” honen jurisdikzioaren eta eskuduntzaten menpe egon ziren. Aintzinean eskualdeak, “Beterri” ezizena izan zuen (Behe Herrialdea), hegoaldean dagoen eskualdeari kontrajarriz, Goierri.
Oria ibaia eskualdeko ardatz nagusia da eta ibilbide erdian Tolosa kokatzen da. Bertan Aduna, Billabona, Zizurkil, Irura, Anoeta, Tolosa, Ibarra, Alegia, Ikaztegieta eta Legorreta ipar-hegoalde ardatzean txertatzen dira. Eskualdea komunikazio bide garrantzitsu batzuren bitartez zeharkatzen da, A-1 errepidea (Madril-Irun aintzin N-1) eta Madrid-Irun Renfeko trenbidearen bitartez. Eraikuntza eta Etxegintza alorrean gune hau oso eraikitua eta zehozer kongestionatua dago. Eraikuntzek eta poligonoek Tolosa eta Andoain bitartean dagoen tarteari jarraikortasun bat eskaintzen diote.
Eskualdeko gainontzeko udalerriek Oria aldameneko bailaretan aurkitzen dira, esaterako Aiztondo bailara, Araxes, Berastegi eta Amezketa; edota Oriatik ezker eskubi aldera aurkitzen diren bailara ertainetan. Udalerri hauek orokorrean txikiagoak dira eta nekazari kutsu nabari bat dute.
Tolosaldea industri jardueragatik nabarmentzen da, batez ere bere papergintza jardueragatik. Tolosan ekipamendu, zerbitzu eta denda kopuru garrantzitsu bat baldin badaude ere behekaldean aurkitzen diren herriko biztanleek erosketak egiteko Donostiara joateko joera dute.