Auzolana
Auzolana
Beste hainbat gauzetan bezala, auzolana gure arbasoek emandako ondarea da. Honi esker bizirik iraun dute hainbat herriek gure inguruan. Auzolan mugimenduak aintzinako erreferentea badira ere, begibistakoa da garai berrietara egokitzen asmatu duela.
Funtsean dagoena, oinarrian, iraganekoaren berdina da. Norbanakoek, herritarrek, euren komunitatearen edo herriaren alde lan egiteko borondatea. Lan hori taldean egiten da, elkarri lagunduz.
Elkartasuna, komunitatearen garrantzia eta burujabetza dira auzolanaren kultura osatzen duten balioak. Egitura berdintzailea da, batzuk lan batzuk indar handiagoa eskatzen duten, beste batzuk ezagutza handiagoa, baina auzolana egiten den herrietan herritar bakoitzari bere ahalmenen araberako ekarpena egiteko aukera ematen zaio.
Lana bai, baina ongi pasatzea eta herritarren arteko erlazioak sustatzea, kohesioa, ekartzen dute horrelako ekimenek. Iruran ere, horrelakoak aspaldidanik egin izan dira (Loatzoko borda, apaiz etxearen alboan zegoen haurrentzako parkea, etab). Denboran hainbeste atzera egin gabe, gaur egun ere baditugu auzolanean egiten diren ekintzak, herriko elkarte ezberdinak bultzatzen dituztenak hain zuzen.