Asteklima: Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2021

Asteklima: Euskadiko Klima eta Energiaren Astea 2021

Zer egiten du gure Udalak?

Energia: Kontsumoa murrizteko eta eraginkortasuna handitzeko neurriak ezartzen ari da:

  • 2012tik LED argiteria jartzen ari da: faroletan, kultur etxean, trinketean, frontoian, …
  • Udaletxe berrian argindarraren autokontsumorako plaka fotovoltaikoak eta berokuntza-sistemarako aerotermia jarriko ditu.
  • 2016-2020ko udal-ekipamendu eta -zerbitzuen energia-kontsumoaren inbentarioa egin du eta bere jarraipenerako monitorizazio-sistema bat jarriko du.
  • Udal-eraikin guztien energia ziurtagiriak zein auditoretzak martxan ditu, eta industriaguneko kale-argiteriarena ere egingo du.

Hondakinak: Irurako herritarrek eta merkatariek, gaur egun, 2015ean baino askoz ere gehiago (59 kg urtean) sortzen dute eta okerrago sailkatzen dute: errefusa %11 gehiago sortzen da eta, organikoa, ontzi arinak, beira eta arropa %3, %2, %6 eta %1 gutxiago, hurrenez hurren. Egoera horrek 2019 urtean 125.000 euroko defizita eragin zuen udal-aurrekontuan. Arazoa konpontzeko, 2021ean sentsibilizazio-ekintzak eta gaikako bilketaren antolaketan hobekuntzak martxan jarriko ditu (zergetan, edukiontzietan, konpostaguneetan...).

Mugikortasuna: Kale Nagusitik igarotzen den GI-3650 errepideak, astean zehar, egunero 6.684 ibilgailuen joan-etorria jasaten du (horietatik, %95 autoak eta %5 ibilgailu astunak dira). Hori konpontzeko asmoz, 2020 urtean zehar Udalak mugikortasunari buruzko ikerketa egin du. Bidegorri-sarea ere handitu eta hobetzeko lanetan ari da.

Asteklima 2021

Dokumentuak

pdf
703.17 KB
2021·10·06 asteklima