Web edukia bistaratu

Arnasa Gara

Duela bi urte "Arnasa Gara" kanpaina landu zuen UEMAk, udalekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta Hiruko Itunarekin batera. Arnasguneek euskararentzat eta Euskal Herriarentzat duten garrantzia nabarmentzea zen helburua, eta bide horretan aurten berriro kanpaina horri heldu diote.

Horretarako, hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko zortzi bideo labur sortuko dira.

Astero bideo bat eta gai bat landuko da.

 

Euskararekin ezin galdu

 

Nor da Tomas Hidalgo?

 

Ongi etorri euskararen herrira

 

Hitanoarekin, busti gehiago

 

Euskara da gure postalik ederrena