Argazki lehiaketa: Egutegia 2025

Argazki lehiaketa: Egutegia 2025

Oinarriak

  • Partaideak: Iruran erroldatuta daudenak parte ahal izango dute, bakarka.
  • Argazki-kopurua: parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki.
  • Gaia: 'Irura eta bere usainak'. Argazkiak koloretan edo txuri-beltzean eta Irurako lekuren batean ateratakoa izan beharko du. Argazkia non ateratakoa den zehaztu beharko da.
  • Argazkiak nola eta non aurkeztu argazkiak formatu etzana izan behar du eta era digitalean aurkeztuko dira. Irudiak JPG formatuan egon behar dira 2500px alde zabalena, 250ppp eta RGB formatu espazioan. Argazkiak gutxieneko kalitatea izan beharko du, beraiekin lan egin ahal izateko
  • Argazkiak irurabizi@gmail.com helbidera bidal daitezke. Argazki bakoitzarekin batera, egilearen izena, posta elektronikoa, telefonoa eta azalpentxo bat, argazkia non ateratakoa den azalduz.
  • Irailetik aurrera, USB bidez ere aurkez daitezke. Horretarako, aurrez aipatutako datuak paper batean idatzita gutun-azal baten barruan sartu USB-arekin batera; eta, gutun-azala liburutegian jarriko den kutxan sartu. USBak itzuli egingo dira lehiaketa amaitzean.
  • Epea: aurkezteko epea 2024ko urriaren 31ra artekoa izango da.
  • Sariak: epaimahaiak aukeratutako hamabi argazkiren egileek 30€ko bono bana jasoko dute, herriko taberna eta dendaren batean erabiltzeko
  • Horiez gain, beste bi saritu ere banatuko ditugu:
    • Epaimahaiak beste lau argazki aukeratuko ditu, eta herritarrek aukeratuko dute lau hauen arteko irabazlea, Whatsappez egindako bozketa bidez. Argazki hori egutegiko azalekoa izango da eta argazki-egile horrek ere 30€ko bonoa jasoko du.
    • Bozketako parte hartzaile guztien artean 30€ko beste bono bat zozkatuko dugu, eta bono honen sariduna ezingo da izan saritutako argazki-egileren bat.
  • Sari banaketa abenduan egingo da, Kultur Mahaiak antolatuko duen kultur emanaldiren batean. Aurrerago jakinaraziko dugu data zehatza.
  • Epaimahaia: epaimahaia bost kidez osatua egongo da:
    • kultura zinegotzia, Irura Biziko kide bat, Kultur Mahaiko bi kide, eta gaian aditua den herritar bat.
  • Jabetza intelektuala eta datuen babesa: Irura Bizik ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakar. Halaber, Irura Bizik lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzon gauzetarako.
  • Irura Bizik parte-hartzaileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako.
  • Oharrak:
    • Parte hartzeak baldintza hauen onarpena adierazten du.

Baldintza hauetan kontuan izan ez den edozein arazo edo gertakari suertatuz gero, antolakuntzak konponduko du hobekien deritzon bezala.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitez harremanetan Irura Biziko kideren batekin edo irurabizi@gmail.com posta elektronikora idatzi.

 

Argazki lehiaketa