Web edukia bistaratu

Animaliak edukitzea • Txakurrak

 

Gure txakurrrak denon kaleetan

Txakurrek onura handiak eskaintzen dizkigute: adinerako pertsonei lagun egitea, etxeko txikienei hezkuntza-ekarpena egitea, sozializazioan laguntzea, ezinduei laguntzea... Horregatik gustatzen zaigu gure alboan izatea.

Baina txakur jabe edo zaintzaileak ez badu arduraz jokatzen, ARAZOAK sortzen dira:

  • Gorotz ugari kalean eta belardietan jaso gabe geratzen dira eta arazoak eragiten dituzte: infekzio foko bihurtzen dira, usain txarra dute, kaleen itxura kaskartzen dute, haurrek eta adinduek zapaltzeko arriskua dute…
  • 2019 eta 2020an bi txakur istripu jazo ziren (herritarrei koska egiteagatik).

 

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza

Txakurrak, katuak eta bestelako animaliak izateko bete beharreko baldintzak biltzen dituen Irurako araudia.

Txakurren inguruko araudiaren puntu interesgarriak:

Betebeharrak

  • Txakurrak eduki ahal izateko, honako baldintzak bete beharko dira: janaria, edaria eta osasun-asistentzia ematea, eta txakurraren beharretara egokitutako instalazioak izatea.
  • Animaliaren jabeak edo edukitzaileak uste badu animaliak gaixotasun kutsagarriren bat izan lezakeela, albaitariari eman beharko dio horren berri.
  • Txakur orok behar bezala identifikatuta eta dagokien udaletxean erroldatuta egon beharko du animalia jaio den edota eskuratu duten egunetik hasita, hilabeteko epean. Horretarako, baimendutako albaitari batek mikrotxip edo elementu mikroelektrikoa jarriko die, eta txakurraren Kartila Ofiziala eta identifikazio agiria eta Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) erregistratzeko eskabidea egingo ditu.
  • Txakurraren jabearen datuak aldatu badira, txakurra hil egin bada edo animalia galdu bada, AIEOri jakinarazi egin behar zaio.
  • Txakurraren jabea edo zaintzailea izango da txakurrak sor ditzakeen kalte, galera eta arazoen erantzule; baita txakurrak alde egin badio edo galdu egin bazaio ere.
  • Txakur batek eraso egiten badu, 24 ordu baino lehen albaitariarengana eraman beharko da, erasoaren arrazoia zein izan daitekeen azter dezan.
  • Jabeak txakurra galtzen badu eta animaliak biltzeko zentroan badago, bertan animaliak pasatako egonaldiagatiko gastuak ordaindu beharko ditu.
  • Espazio publikoetan txakur arriskutsuak lotuta eraman behar dira, euren ezaugarrietara egokitutako kate edo uhal bati lotuta (2 metro baino motzagoa).
  • Herritar ugari dabilen aire zabaleko espazioetan edo jendearentzat irekitako lokaletan ezin da animaliarik aske utzi.

Potentzialki arriskutsu bezala sailkatuta dauden zakurren jabeek hartu beharreko neurri gehigarriak

Honako txakur arrazak edo horien nahasketak: Pitbull Terrierra, Staffordshire bull terrierra, Staffordshire terrier amerikarra, Rottweilerra, Dobatxakur argentinarra, Fila brasildarra, Tosa inua, Akita inua, Bully amerikarra, Akita amerikarra, Pitbull terrier amerikarra, Bandogg-Bandogg Mastiff amerikarra (ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuak zehazten du).

  • Txakur hauek edukitzeko lizentzia berezia atera behar da. Horretarako, honako baldintzak bete beharko dira: adinez nagusi izatea, delitu larriengatik kondenatua ez izatea, horrelako txakurrak izateko ahalmen fisikoa eta psikologikoa duela frogatzea. 5 urtero berritu egin behar da.
  • Leku publikoetan arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak daramatzaten pertsonek aldean eraman behar dituzte mota horretako txakurrak eduki ahal izateko behar den baimen administatiboa eta Udalean erregistratua duela ziurtatzen duen agiria.
  • Derrigorrezkoa da erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea. Aseguru horren estaldura gutxienez 120.000 eurokoa izango da.
  • Txakurraren jabetza aldatzeko, saltzaileak zein erosleak lizentzia indarrean eduki beharko du. Txakurraren osasun kartilla eguneratuta eduki beharko du eta eskualdaketaren berri eman Udal-erregistroan.
  • Txakurra muturrekoarekin eraman beharko da eta sokarekin lotuta.
  • Arraza arrikutsuko txakaur bat baino gehiago erabiltzea pertsonako bide eta espazio publikoetan.

Debekuak

  • Txakurrei tratu txarra ematea, edo arrazoirik gabe sufrimendua, mina edo larritasuna eragin liezaieketen edozein jarduerapean jartzea.
  • Abandonatzea, baita hildako gorpuak ere.
  • Mutilatzea, exijentzia funtzionalengatik edo arrazaren ezaugarriak mantentzearren beharrezkoa den kasuetan albaitariaren kontrolpean egindakoak salbu.
  • 14 urte baino gazteagoei edo pertsona ezgaiei animaliak saldu, dohaintzan eman edo uztea haien guraso-agintea edo tutoretza dutenen baimenik gabe.
  • Animaliak kalez kale saltzea edo bide publikoan lagatzea.
  • Ikuskizun publikoak dauden lokal, esparru eta espazioetan animaliak sartzea eta bertan edukitzea, baita igerileku publiko, lokal sanitario eta antzekoetan ere.
  • Herritarrentzat irekita dauden bestelako establezimenduetako jabeek ere animaliak euren establezimenduetan sartzea eta bertan egotea debeka dezakete; debeku hori argi eta garbi adierazi beharko da sarreran.
  • Animaliak ezin izango dira balkoi, garaje, pabiloi, soto, azotea, lorategi edo beste edozein hiri-lokal edo hiri-lursailetan ohituraz eduki edo estabulatu, animaliok eragozpen objektiboak eragiten badizkie auzotarrei edo oinezkoei.
  • Konpainiako animaliak igogailuetan jaitsi edo igotzeko, bertan ezin izango da beste inor egon, barruan daudenek hala eskatuko balute.
  • Herritar ugari dabilen aire zabaleko espazioetan edo jendearentzat irekitako lokaletan ezin izango da edozein espezietako animaliarik aske utzi.
  • Txakurrek ezin dute 8 ordu baino gehiago jarraian lotuta egon eta ezin dira 3 egun baino gehiago jarraian inoren bizilekuan bakarrik utzi.
  • Txakur-arraza arriskutsuak hazi edo gurutzatzea.
  • Pozoitutako janariak bide eta espazio publikoetan uztea.

Isunak

  • Arau-hauste arinak: 30,05 €-tik 300,51 €-ra.
  • Arau-hauste larriak: 300,52 €-tik 1.502,53 €-ra.
  • Arau-hauste oso larriak: 1.502,54 €-tik 15.025,30 €-ra.
  • Gorotza ez jasotzea: ≤601,01 €.

 

Iradokizun, zalantza eta kexak

Galdetegiak (modu guztiz anonimoan erantzuten dira):

Bestelako iradokizun, zalantza eta kexak: Kultur Etxeko postontzira botaz edo ingurumena@irura.eus-era idatziz.

 

Iruran jasotako animaliak adopzio bila

Gaur egun ez dago irurako katurik ez txakurrik egoera honetan.