Web edukia bistaratu

Ikastaroak etorkinentzat

Irurako eta Anoetako udalok, elkarlanean, etorkinentzako taldeak bultzatu nahi ditugu bereziki. Ikastaro hauek euskarara hurbiltzeko bereziki prestatutako ikastaroak dira (euskara oso gutxi edo ezer ez dakitenentzat). Talde hauetan parte hartzeko aukera eskaini nahi diegu euskara ikasi nahi duten etorri berri guztiei.

Hona ikastaroaren ezaugarriak:

  •   Lekua: eskolak Iruran edo Anoetan izan daitezke
  •   Ikastaroaren iraupena: urritik ekainera
  •   Eskola egunak: astean 3 egunez (astelehen, astearte eta ostegunetan)
  •   Ordutegia: 13:00etatik 17:00etara

Interesa duenak Irurako udaletxera jo behar du matrikula egitera, edota beheko orria euskara@irura.eus helbide elektronikora bidaliz.

Irailean eman behar da izena. Hala ere, edozein garaitan etor zaitezkete udaletxera informatzera.

Informazio erlazionatua

Izena emateko orria