2019ko aurrekontu partehartzailea
2019ko aurrekontu partehartzailea
Alkatetzak erabaki du, hiritarren partaidetza prozesua burutzea, Irurako herritarrek 2019ko Urteko Udal Aurrekonturen barruan 30.000 euroko gastua esleitzeko irizpideak ezarri ahal izateko.
Nola har dezakezu parte?
Prozesua 2018ko azaroaren 5etik 25era bitartean burutuko da. Ekarpenak ondorengo eratara egin ahal izango dira:
- Proposamena paper batean idatziz, eta hau Harrera Bulegoan horretarako jarriko den kutxan sartuz.
- Korreo elektronikoz: alkatetza@irura.eus