Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Zer kezkatzen gaitu?

Irurako udalak Asmoz Fundazioarenkin antolatutako 3 saio, 50 urtetik gorako herritarrentzat

2022·05·13

Azken hamarkada hauetako  pertsonen bizi baldintzen egoera definitu beharko bagenu, erabili beharreko  hitz nagusienetako bat, nagusiena ez bada, aldaketa hitza izango litzateke. Gaurko errealitatea, orain dela 50 urtekoarekin alderatzen badugu, laster ohartuko gara oso desberdina dela. Gizartearen beharrak, pertsonen bizi esperantza, soziologia, demografia, ohiturak, eta bizitzaren beste hainbat  aspektuek, etenik gabeko eraldaketa prozesu  bat bizi izan dute.

Dudarik gabe, zahartzaroari lotutako ezaugarriak aldaketa horren parte izan dira. Gaurko 70 urteak ez dira duela hamarkada batzuk zirenaren modukoak. Ekosistema bera, gizartea, aldatuz joan da eta bere eskutik norbanakoaren pertzepzio, behar, interes eta espektatibak.

Atzera begiratze horrek duen balioa probestuz, ekimen honek etorkizunari begira jartzea du helburu. Bizitzaren etapa horretara iristean, kolektibotasuna oinarri, Iruran nolako ingurunea izatea gustatuko litzaiguke?. Gaurkotasunetik hasi behar gara etorkizuna eraikitzen, eta zein hobea norbera baino, eginkizun potolo hori lortzeko. Asmoz Fundazioak gidatutako ekimen honetan  parte hartzera gonbidatzen ditu Irurako Udalak, 50 urtetik gorako herritarrak.

Lehenengo saioa datorren asteartean, maiatzaren 17an izango da, 18:30ean Herri eskolan, gela borobilean.

 

Dokumentuak deskargatu

Triptikoa [pdf]