Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Zenbat euskara entzuten da Irurako kaleetan?

2021ean hizkuntzen erabilera neurtu genuen Irurako kaleetan, eta UEMAren laguntzarekin neurketaren emaitzak aztertu ditugu.

2022·05·05

Euskararen egoerari buruzko aldagai garrantzitsuenetako bat da kaleko erabilera, eta, hori aztertzeko asmoz, erabilera neurtu da UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko herrietan. Guztira 93 udalerritan egin dira azterketak 2021ean, eta Iruran ere bai.

Neurketa horien bidez, kaleko erabilerari buruzko analisi xehea egin ahal izan dugu. Batetik, Iruran bertan: herriko neurketaren emaitzak aztertu dira, aldagai nagusiekin gurutzatuta. Bestetik, UEMAn, udalerri guztietako emaitzak hartuta, analisi sakona eginez.

Bi dokumentu sortu ditugu: emaitza nagusiak laburbiltzen dituen esku-orria, alde batetik, eta emaitzen txosten osoa, bestetik.

Dokumentuak

 

Dokumentua deskargatu

Emaitza nagusien esku-orria [pdf]

 

Dokumentua deskargatu

Emaitzen txosten osoa [pdf]