Eduki publikatzailea
Atzealdea Zarauzko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea
2025·10·20

Irurako Udalak urriaren 15ean Zarautzen izandako hilketa matxista irmoki gaitzesten du, eta gertutasuna adierazten die haren senide eta hurbilekoei.
Emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak beren osotasun fisiko eta moralaren aurkako erasoak dira, eta, ondorioz, giza eskubide guztien urraketa larri eta onartezinak.
Ez da ekintza isolatua, egiturazko arazoa baita.
Horregatik, Udalak gaur 19:00etan Udaletxe aurrean egingo den elkarretaratzerako deia egiten du.
JARRERA EDO ERASO MATXISTA BATEN AURREAN… INPLIKATU! ESKU HARTU!
